2017 - 11 - 21

Esp    Eus    En    Fr

Maria Jose Barbero Izaguirre

 

  • Sustatzailea: MARIA JOSE BARBERO IZAGUIRRE
  • Enpresaren izena:  ZUBEZTIA
  • Jarduera:  KONPONKETAK ETA JOSKINTZA, ETA BASERRITAR-JANTZIAK
  • Helbidea:  Zubeztia, 20
  • Herria: ALSASUA
  • Tel:  681 368 570
MARIJOSEBARBERO01MARIJOSEBARBERO02MARIJOSEBARBERO03MARIJOSEBARBERO04MARIJOSEBARBERO05

Nola sortu zen negozio-ideia?

Betidanik izan dut gustuko joskintza. Aspaldi denda bat neukan eta ikastaroak ematen nituen, baina utzi egin nuen. Langabezian geratu nintzen eta etxean hasi nintzen josten. Bezero multzo finkoa neukan, eta etxabe bat ere bai. Orduan pentsatu nuen lan gehiago eginen nuela negozio bat martxan jarrita. Gainera, jende gazte askok ez daki botoi bat ere josten. Baditut hainbat talde gai direnak beren arropa maila batean birziklatzeko.

Gainerakoan, lan handia egin behar da euro bat irabazteko.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Arropa konpontzen dut, josten ikasteko ikastaroak ematen ditut, haurrentzako segurtasun-maindireak saltzen ditut, eta adinekoentzako neurrirako arropa. Eta horren guztiaren osagarri gisa baserritar-jantziak egiten ditut.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Cederna Garalurrera joan nintzen enpresa-ekimenari buruzko ikastaro bat hartzeko, eta informazioa jasotzeko.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Gauzak nola dauden ikusirik, beldur pixka bat ematen zidan. Giroa gero eta okerrago dago, eta hala jarraitzen badu, jendeak ez die haurrei segurtasun-maindireak jarriko, ezta baserritarrez jantziko ere.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Nik buruan nerabilen asmoa azaldu nien, eta haiek bideragarritasun-azterketa egin zidaten, eta izango nituen gastuak eta bete beharreko paperak zeintzuk izango ziren azaldu zidaten.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Arropak konpontzen lan handia dut, baina oraindik ikusi beharra daukat hori errentagarria den, izan ere joskintzak ordu asko eskatzen ditu. Denbora laburra daramat, eta oraindik goiz da lan eta ikastaro nahikoak ateratzen diren baloratzeko.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Nik, etxabe bat eduki izan ez banu, ez nukeen egingo. Fabrikan nengoenean, hilabetea ez zen horren azkar pasatzen gauzak ordaintzerakoan, baina orain ziztu bizian joaten da.  Jendeak gero eta gehiago eskatzen du, konponketak ondo landuak izatea, ez nolanahi josiak.

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.