Pello eta Andoni Igoa Nazabal 2013-02-13T10:32:47+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea: PELLO eta ANDONI IGOA NAZABAL
  • Enpresaren izena: IGOA ARKITEKTURA ETA INGENIERITZA
  • Jarduera:  ZUR ARKITEKTURA ESPEZIALIZATUA
  • Helbidea:  : K/ Mikel Arregi 21, 1.a
  • Herria: LAKUNTZA
  • Tel:  636 185 936
  • Posta elektronikoa:  pelloigoa@yahoo.esigoaarking@yahoo.es

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Anaia arkitektoa dut. Hainbat lekutan egin du lan, eta orain bere kasa ari da. Nik, bestalde, ingeniaritzarekin eta zurarekin lan egiten zuten enpresetan egin izan dut lan, eta iaz zuraren ingeniaritza-master bat egin nuen.

Animatu nuen, gustatu zaio kontua, eta elkarrekin horri heltzea erabaki dugu.

Zerk bultzatu zintuen abentura horretara?

Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik aski hurbil dagoen herri batean bizi gara, eta betidanik nahi izan dugu eskualdean lan egin. Badirudi enpresa edo hiri handietan lan egitea dela aukera bakarra, baina gure iritziz, lortu dezakegu herri txiki batetik.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Arkitektura- eta lege-izapidezko zerbitzuak, edozein arkitektura-kabinetek bezala. Halaber, beste kabineteekiko lankidetza-zerbitzua eta zuraren inguruko gai teknikoetan sostengua ematen dugu. Maila teknikorik ez duten zerrategiei edo zurgindegiei ematen zaien zerbitzu hori bera, guk xehetasun eta espezializazio-maila handiagoz ematen dugu. Beren kabuz zerbait martxan jarri nahi duten partikularrei nahiz enpresa pribatuei zerbitzua eman diegu.

Alegia, norbait IKEAra joatea bezala, baina zuengana etortzea…

Horixe da adibiderik onena. Karrerapea egin eta muntatu nahi duen partikularra. Guk dena landuta ematen diogu, planoetan jasota: zura eta torlojuak non erosi, eta beharrezkoa izanen duen materiala kudeatu.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Gehienbat buru-trabak dira. Zure kontura lanik ez duzula izanen pentsatzen duzu. Ni enpresa batean eroso nengoen, baina betidanik nahi izan dut nire kontura lan egin. Orian arte, horretarako trabarik handiena krisiarekin oso zaila izanen zela pentsatzea izan da.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Ikastaroei buruzko gauzak bidaltzen dizkidate, bezeroak nola eta non lortu adierazi zidaten, eta paperak betetzen eta nondik jo erakutsi zidaten. Aspaldi ezagutzen ditut, eta badakit hortxe daudela sor dakizukeen edozein aferatan laguntzeko. Horregatik, jotzen dut haiengana, eta laguntzen didate.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Lehenik eta behin, asmoa argi edukitzea, eta positiboa izatea. Inor ez zaizu etxera joanen bila, zuk mugitu beharra duzu, eta ekin. Autonomoa izatea lana edukitzeko aukera bat da, eta atez ate joan behar duzu lan horren bila, nahiz eta lan txikiak eta iraupen motzekoak izan.

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.