Teknologia- eta gizarte-trebetasunak lantzeko lantegia, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta, Nafarroako Mendialdeko lehen sektorearentzat.
‘Landa Nafarroa lotu’ lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak hiru teknologia-lantegi, bezeroei arreta emateko bi lantegi eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisautza-jarduerak dibertsifikatzeari buruzko lau lantegi programatu ditu. Jarduera guztiak doakoak dira, eta online izanen dira iraila eta urria bitartean. Irailean, urrian eta azaroan, Cederna Garalur Elkarteak [...]
Bidasoako eskualdeek “Bertako elikagaien ekoizpena” aurkeztu dute, Bertizarana-Malerreka-Bortzirietako tokiko produktuen katalogoa.
Nekazaritza jasangarriko ereduari jarraitzen dioten 15 ekoizle eta eraldatzaile atxiki zaizkio ekimenari. Katalogo horrek Cederna Garalur Elkartearen babesa du, eta bere webgunean dago eskuragarri. “Bidasoa Elikadura” programaren barnean, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeetako udalek tokiko produktuen “Bertako elikagaien ekoizpena” izeneko katalogoa aurkeztu dute. Dokumentu horrek [...]
Nafarroako Mendialdeko udalerriek konpromisoa hartu dute klima-aldaketaren aurkako borrokan
Nafarroako Mendialdeko 56 toki-erakundek ere berretsi dute Klimaren aldeko Alkateen Itunarekiko atxikimendua. Ekimen horrek Cederna Garalur elkartearen aholkularitza izan du elkartutako ekintzak abian jartzeko. Azken urteotan, Nafarroako Mendialdeko udal askok inbertsioak egin dituzte berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko. Horietatik, 56k konpromisoa formalizatzea [...]
CEDERNA GARALUR Elkarteak 135 ekintzaile babesten ditu; horiek 2022ko lehen seihilekoan 50 enpresa martxan jarri dituzte Nafarroako Mendialdean.
Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 50 enpresa sortzen lagundu du 2023ko lehen seihilekoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak batera finantzatutako Nafarroa Ekintzailea Sareko bazkide gisa ekintzailetza laguntzeko ematen dituen zerbitzuen barnean. Zehazki, 135 ekintzaileri (72 emakume eta 63 gizon) eman die laguntza eta aholkularitza; horiek 50 enpresa [...]
Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean (Leitzaldea-Larraunaldea) industria eta energia dinamizatzeko
Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Igeniaritza arloan edota ekonomian/enpresan formakuntza, dela graduan edo graduondokoan. Euskalduna izatea (C1 egiazatagarria). B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea. Horiez gain, positiboki baloratuko dira enpresa industrialekin, administrazio publikoarekin, diru laguntzen kudeaketarekin edota dinamizazio prozesuekinn esperientzia. Aldi baterako kontratua [...]
Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Baztan-Bidasoako turismoa dinamizatu eta promozionatzeko
Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Turismo arloan formakuntza, dela Lanbide Heziketa-Goi zikloan, diplomaturan, graduan edo graduondokoan. Euskalduna izatea (C1 maila egiaztagarria). B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea. Horiez gain, positiboki baloratuko da toki edo foru administrazioarekin, diru laguntzekin esperientzia. Frantses eta ingeles hizkuntzatan [...]
‘Jakiak ehuntzen’ ekimeneko produktu-sorten zozketaren emaitzak.
Maiatzaren 19, 20 eta 21ean, “Jakiak ehuntzen” proiektua Urrotz-Hiriko Udalak antolatutako “Jasangarritasunaren eta Birziklapenaren Azoka”n egon zen. Azoka horretan proiektuaren ekintzak eta Zangozako Merindadeko ekoizleen katalogoa aurkeztu ziren, eta horrez gain, Zangozako Merindadeko hiru produktu-sorta zozkatu ziren: Oibarko Mendiko Upategietako ardoa; Artiedako Baratzanbaiko barazkiak; Aurizperriko [...]
Nafarroako Gobernuak Cederna Garalur Elkartearen 2023-2027 aldirako TGPE ezartzeko gastua baimendu du.
Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak 7,3 milioi euroko zuzkidura du, eta 42 jarduera-ildo aurreikusten ditu, lau garapen-ardatzen inguruan. Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 10ean egindako bilkuran, 20,7 milioi euroko gastua baimendu du Tokiko Ekintza Taldeen 2023-2027 aldirako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak (TGPE) finantzatzeko. Funtsen % 34,08 Cederna [...]
Zure burua saltzen eta online izapideak egiten ikasi Cederna Garalur Elkartearen eskutik.
Elkarteak bi lantegi horietarako izena emateko epea ireki du. Maiatzaren 24an eta 30ean Elizondon eta Alkaiagan, hurrenez hurren, emanen dira. Jarduerak doakoak dira eta “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuak finantzatzen ditu, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren barnean. Cederna Garalur Elkarteak izen-ematea zabalik du herritarrei eta [...]
Cederna Garalur Elkarteak digitalizazio-lantegien programa zabala programatu du udaberrian herritarrentzat eta lehen sektoreko enpresentzat.
Izena emateko epea zabalik da, telefonoz edo www.cederna.eu/eus webgunearen bidez. Enpresentzako programak lehen sektoreko profesionalentzako berariazko lantegiak jasotzen ditu, baita PLENA plataformaren bidez lizitatzen ikasteko lantegi berritzaile bat ere. Jarduerak doakoak dira eta “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuak finantzatzen ditu, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren [...]
Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua kontratatu nahi du turismo arloko NEXT fondoak kudeatzeko taldean lan egiteko.
Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua den pertsona bat kontaratu nahi du, tuirsmo arloko NEXT fondoak kudeatzeko lan taldean aritzeko. Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Ekonomian edota enpresaritzan lizentziatura, gradua edo masterra, Bost urteko lan eskarmentua edozein arlotan. Ezinbestekoa izan gabe [...]
Baztan-Bidasoa-Malerreka eskualdeko Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plana onartu da.
Merkataritza erabilera antolatzeko, arautzeko eta sustatzeko helburua duen MEAP berritzailea da, batetik, lehendabiziko aldiz 17 udalek eskualde mailako plana egin dutelako, eta bestetik, Nafarroan merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legea betetzeko merkataritzaren hirigintza antolamenduaren inguruko irizpideak ematen dituelako. Merkataritza sektorearen egoera ikusiz, eta honek eskualdeko [...]
Cederna Garalur Elkarteak energia-komunitateei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Zubirin.
Hitzaldia Zubirin izanen da, otsailaren 16an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Hitzaldian energia-autokontsumorako dauden aukerak aztertuko dira, energia-komunitateak eta horietarako eskakizunak barne. “Energia-komunitateak. Kontsumo-alternatiba bat”. Horixe da Cederna Garalur Elkarteak eta Esteribarko Udalak datorren otsailaren 16an Zubiriko Udaletxean antolatu duten hitzaldi informatiboaren izenburua. Hitzaldia [...]
Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldirako Nafarroako Mendialderako toki-garapenerako estrategia onartu du.
2023-2027 aldian lan-ildo berriak gehitu dira: biodibertsitatea eta nekazaritza jasangarria bultzatu, etxebizitza eskuratzeko ereduak, turismo jasangarria sustatu, energia-komunitateak bultzatu, belaunaldien arteko erreleboa eta enpresa-asoziazionismoa, besteak beste. Estrategia lantzen 142 pertsonak hartu dute parte 11 lan-mahaitan, eta 300 horiek ekintza-proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte. Estrategian jasotako [...]
Nafarroako Mendialdeak aurrera jarraitzen du genero-berdintasunean.
Cederna Garalur Elkarteak genero-berdintasunari buruzko diagnostikoa egin du Esteribarren, Imotzen, Urdazubin, Lizoainen eta Malerrekako Mankomunitatean. Tokiko politiketan oinarrituta genero-berdintasuna bultzatzeko asmoz, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko bost udalerriren berdintasun diagnostikoa egin du, baita Malerrekako Mankomunitateko hainbat udalerrirena ere. Horrela, banaka diagnostikatu dira Esteribar, Imotz, Urdazubi [...]
Cederna Garalur Elkarteak 99 enpresa eta 113 lanpostu sortzen lagundu du Nafarroako Mendialdean 2022an.
Horrez gain, 2.017 ekintzaileri eta 131 enpresari arreta egin die. Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu horiek Cederna Garalur Elkarteak Nafarroa Ekintzailea Sarearen barnean garatzen dituen ekintzetan kokatzen dira. Sarea Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen du. Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 99 enpresa sortzen lagundu du [...]
Mendialdeak Behatoki Sozioekonomikoa eratzen du
Mendialdea Eskualdeak Behatoki Sozioekonomikoa eratu du hainbat eragileren parte hartzearekin. Behatokia Mendialdeko Aktibazio Ekonomikorako Planaren gobernu, erabaki eta kontrol organo nagusia da. Behatokiaren sorrera eskualdeko udalek eta Cederna Garalurrek azken urte hauetan egindako ahaleginaren eta lanaren emaitza da. Mendialdeak eskualde bezala lan egiteko konpromezua hartzen [...]
Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu argindarraren eta gasaren fakturei buruzko hitzaldi informatiboen zikloan.
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak abiarazitako ekimena da, eta Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek dihardute lankidetzan. Hitzaldien helburua da energia kontratatzeko eta horren fakturazioaren inguruko kontsultak egiteko telefono bidezko arreta-zerbitzuak aurkeztea. Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalur eta Nafarroako beste Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetzan, etxeetako argindar- eta gas-kontsumoari [...]
Cederna Garalur Elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan aurrezteko moduari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du.
Hitzaldia Zubirin izanen da, azaroaren 29an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Hitzaldiaren helburua izanen da argindarraren eta gasaren fakturen kontzeptuak azaltzea, eta faktura eta energia-kontsumoa murrizteko aukerak eta proposamenak aztertzea. “Ulertzen al duzu argindarraren faktura? Informa zaitez eta aurreztu ezazu” izenburua hartuta, Cederna Garalur [...]
Bidasoko Bide Berdeak seinale berriak jarri ditu.
Nafarroa Ezagutu Sareko ibilbidean 40 seinale berri jarri dira Doneztebe eta Endarlatsa (Lesaka) arteko zatian. Proiektua, Uraren Bailarak-en (eskualdeko udalen) funtsekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzekin finantzatu da. Berriki, Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak Bidasoko Bide Berdearen seinale berriak aurkeztu dituzte; ibilbide hau Nafarroa Ezagutu [...]
Cederna Garalurrek Partaidetzazko 2023-2027 Nafarroako Mendialdeako Toki Garapeneko Estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea amaitu du
Prozesuan ia 130 pertsonak parte hartu dute lurraldearen partaidetza-diagnostikoa egiteko eta lurraldearentzat identifikatutako erronka nagusiei erantzungo dieten proposamen berritzaileak diseinatzeko. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren bidez, 7 milioi euro baino gehiago txertatuko dira Europako funtsetatik lurraldean 2023tik 2027ra bitartean. Estrategiak Sakana, Mendialdea, Baztan – Bidasoa, Pirinioak, [...]
Mendialdea bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean dago
Mendialdea Eskualdeak hiruhileko honetan bere Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren lanketaren azken zatiari aurre egiten ari da. Plana hurrengo 3 urteetan zehar eskualdeko garapen ekonomikorako bide orria izango da. Garapenerako ahalmen handiagoa duten 5 sektore ekonomikorekin lan egingo da: Elikadura osasuntsu eta jasangarria, Energia Berdearen Industria, [...]
Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan.
Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri. Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020). Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak [...]
2023-2027 Nafarroako Mendialdeako toki-garapeneko estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea hasi da
Tokiko Garapen Partaiderako Estrategiaren bidez, Europako funtsetatik 7 milioi euro baino gehiago etorriko dira 2023 eta 2027 bitartean. Estrategiak CEDERNA GARALURek lan egiten duen eskualde guztiak hartzen ditu bere baitan, Nafarroako iparralde osoa: Sakana, Mendialdea, Baztan – Bidasoa, Pirinioak, Pirinio aurreko arroak, Zangozako eskualdea eta [...]
Donezteben irailaren 24an ospatuko den URAREN EGUNA azokara gonbidatzen zaitugu
Jarduera horiek Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak antolatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean. Hainbat ekimen izanen dira azokan, besteak beste: jarduerak eta ibilaldiak Bidasoako Bide Berdean barrena eta Uraren Ibilbidean barrena, baita taloak eta eskulangileak ere. Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak azoka antolatu [...]