2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Landa Garapena

Cederna Garalur Elkarteak landa-garapenaren arloa lantzen du, helburua izanik Nafarroako Mendialdearen ekonomi eta gizarte-garapenari bultzada ematea.

Gure iritziz, landa-garapena lan-estrategia bat da, eta azken xedea du Elkarteak lantzen duen lurraldeko herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Xede

Nafarroako Mendialdeko herria

horretarako, honako helburuok lortu nahi dira:

  • Garapen hori ahalbidetuko duten proiektuak sortzea, bultzatzea eta sostengua ematea.
  • Kalitateko enplegua sortzea bultzatzea.
  • IKTak zentzuz erabiltzea, garapenean laguntze aldera.
  • Nafarroako Mendialdean komunikazioa hobetzea.

Proposatutako helburuak erdiesteko, Cederna Garalur Elkarteak garapenerako berariaz sortutako tresnak ditu, eta garapen horretan lagungarri diren lan-estrategiak diseinatzen ditu.

Tresnak

Estrategiak

Lan tresnak eta lan estrategiak

Lankidetza

Cederna Garalur Elkartearentzat lankidetza elkartearen lanaren azken xedea lortzeko ezinbesteko lan-ildoa da. Hainbat lankidetza-arlo lantzen dira; eskualde-mailakoa, eskualdeez gaindikoa nahiz Europa mailakoa. Lan egiteko modu horren bitartez, komunikazioa eta landa-lurraldeen garapenean inplikaturik dauden eragile guztien arteko sinergiak hobetzen laguntzen duten sareak sortzen dira, eta horietan parte hartzen dugu.

 Eskualde-mailako lankidetza

Nafarroako enpresaburuen elkarte garrantzitsuenekin, teknologia-zentroekin, unibertsitateekin, landa-garapeneko elkarteekin eta finantza-erakundeekin egin ohi dugu lan, baita Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturekin ere.

Eskualdeez gaindiko lankidetza
Cederna Garalur Elkarteak, landa-garapenerako taldea den aldetik, aktiboki hartzen du parte beste taldeekin hainbat proiektutan.

Oraingo programazio aldi honetan, lankidetza-ildo horren barnean honako proiektu hauek nabarmentzen dira:

Lankidetza europarra

Europa

Nafarroako Mendialdea Europako beste eskualdeetara irekitzea eta horiekin harremanetan jardutea bultzatzen dugu, informazioa eta esperientziak elkarri trukatzeko, eta hainbat jarduera-sektoretan hausnarketa eta elkarlana bultzatzeko.
Europako beste eskualdeetako bazkideekin egin dugu lan, gure jarduera-lurraldearen garapenaren alde lan egiteko helburuarekin.
Epealdi honetan, nabarmentzekoa da CyberSudoe proiektuan izandako lankidetza. Proiektu horren barnean, hainbat herrialderekin lan egin dugu landa-eremuetako enpresei laguntza teknologikoa emanen dien plataforma sortze alddera. Herrialde horiek Frantzia, Portugal eta Espainia dira. (Enlace a la explicación del proyecto)
Sareko lana
Denboran zehar landutako harremanen ondorioz, Cederna Garalur Elkarteak hainbat saretan parte hartzen du. Parte hartze horrek hainbat proiektu abian paratzea dakar, jarduera onak elkarri trukatzea, eta oso interesgarria den lan-sistema, sarean, sortzea.

Cederna Garalur Elkartearen partaidetza-sareak:

• Espainiako landa-garapeneko sarea
• UrdimbrED Elkartea
• ‘Europe Direct’ guneen sarea
• ICTEren Nafarroako ordezkaritza
• …/…

Europar Batasuna

Bokazio europar argia

Europar Batasuneko programen barnean, proiektu europarretan parte hartu dugu eta kudeatu ditugu Nafarroako Mendialdean; landa-garapenaren arloan (LEADER I, LEADER II, LEADER +), enpleguaren arloan (ADAPT, NOW, EQUAL), eta mugaz gaindiko lankidetzaren arloan (INTERREG II, INTERREG III, INTERREG IV B, eta abar), eta beste hainbatetan: esate baterako, RESIDER, LEONARDO nahiz FEDERen 10. artikuluan.
Proiektu horietan, Espainia, Frantzia, Portugal, Italia, Irlanda, Erresuma Batua, Alemania, Grezia, Zipre eta Suitzako beste eskualdeetako bazkideekin egin dugu lan.
Cederna Garalur Elkartea 1991n sortu zen bokazio europar argi horrekin, eskualde guztiek beren lekua izanen duten eta landa-eremuek beren espazioa eta protagonismoa izanen duten Europa eraikitzen lan egiteko helburuarekin.

Finantziazio-iturriak bilatzen etengabe

Cederna Garalur Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, Nafarroako Mendialdearen garapena helburu hartuta. Etengabe dihardu garapen horretan lagunduko duten finantziazio-iturriak bilatzen. Erakunde publikoekin (europarrak, nazionalak zein erregionalak) nahiz pribatuekin egiten du lan.

Elkarteak bere lana albait modurik eraginkorrenean egiteko beharrezkoak diren tresnak eta taldea ditu.