LEADER Programa 2023-04-13T09:12:54+00:00

Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak.

Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak (TGPE) Europar Batasunak Europako landa-eremuen ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzeko definitutako tresna dira. Tokian tokiko erkidegoak ardatz hartuta, toki-garapeneko politikak diseinatu eta kudeatzen ditu, Tokiko Ekintza Taldeen bitartez.

1991z geroztik, Europako «LEADER» programa funtsezko zutabea izan da landa-garapenerako EBren politiketan, XXI. mendean Europako landa-eremuak dituen erronka ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei aurre egiteko.

EBren arabera, Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak «Tokiko premiak asetzea helburu duten eragiketa-multzo koherentea da. EBk hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea (tokiko ekintza-taldek diseinatua eta praktikan jarria) lortzeko estrategia gauzatzen laguntzen dute

TGPEen lanketa-eremua tokian tokiko erkidegoak dira, eta horiexek erabakitzen dute zein izanen den tokiko garapen-politiken diseinua eta kudeaketa.

Nafarroako Mendialdean, Cederna Garalur Elkarteak 25 urte daramatza toki-garapeneko estrategiak definitzen eta ezartzen, ekonomia-ehuna eta zerbitzu publikoen sarea eta herritarren bizi kalitatea indartzea helburu hartuta, landa-eremuen despopulatzea saihestuz.

Horretarako, «botton-up» LEADER metodologia darabil gure lurraldeetako eragile ekonomiko, sozial eta politikoekin lankidetza estuan, eskaerak, premiak eta aukerak estrategia eta proiektu zehatz bihurtzeko, eta horrela, horiei erantzuna emateko. Hala, Cederna Garalur Nafarroako Mendialdeko eragile ekonomiko, sozial eta politikoen topaleku bihurtu da. Toki-garapeneko funtsezko tresna bihurtu da, lurraldearen ezagutza biltzen duena, premiak identifikatzen dituena, esperientziak partekatzen dituena eta soluzioak ematen dituena; hori guztia, baliabideak optimizatuz.

1991z geroztik Cederna Garalur Elkarteak LEADER programak kudeatuta lortu duen esperientziak agerian utzi du Elkartea, tokiko ekintza-talde gisa, TGPE gauzatzeko diseinuan tresna ezin hobea dela, jarduteko gaitasuna areagotzen baitu, lurralde osoaren ikuspegi integratzailea hartzen baitu, eta baliabideak optimizatzen baititu.

2007az geroztik, programa horrek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) 4. ardatzaren finantziazioa jaso du, eta 2014az geroztik, lurralde bakoitzaren Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategietarantz egin du bilakaera.

Esparru-programa definituta, herrialde eta erregio bakoitzak bere landa-garapenerako programak lantzen ditu, eta EBk ezartzen dituen lehentasunak bakoitzak bere premia eta lehentasun partikularretara egokitzen ditu.

EBren arabera, Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak «Tokiko premiak asetzea helburu duten eragiketa-multzo koherentea da. EBk hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea (tokiko ekintza-taldek diseinatua eta praktikan jarria) lortzeko estrategia gauzatzen laguntzen dute.

TGPEen lanketa-eremua tokian tokiko erkidegoak dira, eta horiexek erabakitzen dute zein izanen den tokiko garapen-politiken diseinua eta kudeaketa.

Urtarrilaren 25ean Agoitzen egindako Ezohiko Batzarrean, Cederna Garalur Elkarteak Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE) onartu du Nafarroako Mendialderako eta 2023-2027 aldirako.

TGPE, “LGP” edo “LEADER Estrategia” gisa ezaguna, funtsean parte-hartzaileak dira, eta tokian-tokian eta eskualde-mailan abian jarritako premiak, proposamenak eta ekimenak jasotzen dituzte.