2023-2027 Nafarroako Mendialdeko Tokiko Garapen Parte-Hartzailerako Estrategia 2023-02-21T09:22:22+00:00

Nafarroako Mendialdeko Tokiko Ekintza Taldea den aldetik, Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Mendialdeko ‘2023-2027 aldirako Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia’ prestatzen ari da. Garai berri horrek gure landa-lurraldeetan eragin nabarmena duten erronkei erantzun beharko die. Erronka horien artean ditugu, besteak beste, energia-subiranotasuna, klima-aldaketa, gazteek etxebizitza eskuratzeko aukera, gure herrietako eta negozioetako belaunaldi-erreleboa eta gure baliabideak ustiatzeko eredu jasangarriak finkatzea.

Prozesu horretan guztian ezinbestekoa da Mendialdean bizi eta lan egiten dutenen parte-hartzea; izan ere, haien esku dago beren bizi-kalitatea hobetzeko, enpresa-sarea indartzeko eta gure eskualdeetako zerbitzu publikoak finkatzeko proiektuak eta jarduera-ildoak planifikatzea.

Lehenik eta behin, Nafarroako Mendialdeko gizarteari eta ekonomiari buruzko diagnostikoa egin dugu, sei AMIA analisitan laburbildua: Nekazaritzako elikagaien sektorea | turismoa, merkataritza eta zerbitzuak | natura-ondarea eta naturaguneen kudeaketa, basogintza eta energia | enplegua, ekintzailetza, enpresak sendotzea, eskulangintza eta industria | ondarea, kultura eta euskara | bizi-kalitatea (azpiegiturak, berdintasuna, oinarrizko zerbitzuak).

Bigarrenik, gure ondorioak eragile nagusiekin kontrastatuko ditugu, Lurralde Mahaien eta Mahai Sektorialen bidez; horietan, adituak diren eta Nafarroako Mendialde osoko gaiei buruzko berariazko ezagutza duten pertsonek parte hartuko dute. Horrek datozen urteetarako gure Lurralde Estrategiaren ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak identifikatzen lagunduko digu.

 

Dokumentazioa (eguneratzea: 2023ko urtarrila)

2023-2027 aldirako Tokiko Garapen Estrategia lantzeko herritarren parte-hartzea.

Datuak

4 lurralde-mahai

6 sektore-mahai

142 parte-hartzaile: 69 gizon 73 emakume

284 ekarpen Cederna Garalur Elkarteak idatzitako hasierako AMIA diagnostikoari.

330 ekintza-proposamen.