BIRDWATCHING. NAFARROAKO MENDIALDEA ETA ERRIBERA 2019-10-08T07:51:23+00:00

Egitasmoaren xedea da turismo-garapen jasangarriko eta kalitateko eredu bat finkatzen laguntzea Nafarroako Mendialdean eta Erriberan, turismo-produktu berriak diseinatuz eta gauzatuz, eta horiek «natura-turismoan eta turismo ornitologikoan» oinarrituta.

Egitasmoak, esku-hartze eremuan dauden hegaztien eta ingurumen- eta natura-baliabideen behaketan oinarrituak, Nafarroako Mendialdeko eta Nafarroako Erriberako biodibertsitatea, habitatak eta kontrasteak baliatu ditu.

Tokiko ekintza-taldeen TGPE ezartzeko laguntzak: “Tokiko ekintza-taldeen lankidetza-jardueretarako laguntza”, Nafarroako Foru Erkidegoaren 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programari dagokiona.

HELBURUAK

Honako hauek izan dira egitasmoaren helburu nagusiak:

  • Lurraldearen eta horretan dauden natura-baliabideen zaintza eta turismoaren garapena bateragarri egitea, jasangarritasun- eta erantzukidetasun-irizpideetan oinarrituta.
  • Turismo-garapen jasangarria sustatzea, natura-baliabideei balioa emanez, eta zehazki, Nafarroako Mendialdeko eta Erriberako baliabide ornitologikoei.
  • Baliabideak eta hornidurak egokitzea natura-espazioak sortzeko, turismo-produktu berrien parte izan daitezen.
  • Turismo-produktu berrien garapenean enpresa-ekimenak eta ekintzailetza sustatzea.
  • Turismoa ekonomia-sektore gisa finkatzea eta BPGri eta enpleguari egiten dien ekarpena areagotzea.
  • Sektoreko eragileen ezagutza eta espezializazioa sustatzea: turismo-arloko enpresaburuak, turismo-bulegoak, eta abar.
  • Landa-eremuko eragile sozioekonomikoen artean ezagutza besterentzea eta informazioa trukatzea sustatzea.
  • Beste lurralde batzuekin lankidetzan jardutea, turismo-produktu bereizi eta berezia sortze aldera.
  • Nafarroako turismo-eskaintza kohesionatzea.

EKINTZAK

Turismo ornitologikoa gauzatzeko, azpiegitura berriak egokitu dira, sektorearentzako prestakuntza bideratu da, promozioa eta merkaturatzea landu dira, eta esperientziak trukatu dira. Nafarroako Mendialdean zehazki landutako ekintzak honako hauek izan dira:

  • Hegaztiak turismo-produktu gisa behatzeari buruzko diagnostikoa eta ekintza-plana idaztea;
  • Turismo-sektorearentzako berariazko prestakuntza, lurraldeak dituen baliabide ornitologikoei buruz
  • Merkatu-hobi horren berariazko premiei buruz.

Liburuxka bat sortu da lau hizkuntzatan.

DATU OROKORRAK:

Iraupena: 2018ko abendua – 2019ko abuztua

Egitasmoaren aurrekontua: 144.515,29 €.

Cederna Garalur Elkartearen partaidetza: 15.000 €

LGENF funts-aurrekontua % 65 / Nafarroako 2019ko aurrekontu orokorretan % 35

Onuradunak:

  • Taldeburua: Eder Partzuergoa.
  •  Bazkideak: EDER Partzuergoa eta Cederna Garalur Elkartea.