CYBERSUDOE’INNOV: berrikuntza enpresetan IKTen bidez 2015-04-23T12:07:16+00:00

Eredu ekonomikoa eraldatzen ari den une honetan, berrikuntza enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko erronka eta aukera da, aldi berean. Cybersudoe’Innov proiektuaren xedea da gure enpresei teknologien arloan aurrea hartzen eta teknologia horiek identifikatzen laguntzea, beren negozioa finkatzeko lagungarriak izan baitaitezke. Proiektuak soluzio teknologiko berritzailea ezartzea ere finantzatzen du.

Cybersudoe’Innov proiektuak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) baterako finantzaketa du, Interreg IVB SUDOE programa eragilearen bitartez. Proiektuan Frantziako, Espainiako eta Portugalgo zazpi erakundek hartzen dute parte.

2009. urtean, «SUDOE» eskualdeko bederatzi eskualde-erakunde elkartu egin ziren Cybersudoe sarea sortzeko, enpresen artean IKTBak zabaltze aldera.  2013an, sareak ordurako hartuak zituen neurriak berrikuntzarantz bideratu zituen, teknologia berrien bitartez. Enpresei lagun egiten die horien lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten ekimen berritzaileak martxan jartzen.

Cybersudoe’Innov proiektuaren helburuak dira:

  • ETEetan eta mikroETEetan teknologia berrian arloan berrikuntza suspertzea, sentsibilizazio-tailerren bitartez.
  • Teknologia berrien arloan pertsona adituak antzematea, enpresei proiektu berritzaileak martxan jartzen lagun diezaieten.
  • Berrikuntzaren eta IKTen arloan adituen datu-base bat sortzea SUDOE eramuan.
  • Teknologia berrien bitartez, berrikuntza-proiektuak antzematea, horiei lagun egitea eta finantzatzea enpresa txikietan eta ertainetan.

Proiektu horren bitartez, Cederna Garalur Elkarteak asmoa du Nafarroako Mendialdean, eta hedapenez Foru Erkidego osoan, gutxienez 80 aditu identifikatzea; merkataritza- eta turismo-sektoreetan teknologia berrien bitartez berrikuntzaren hainbat alderdiri buruzko 5 jardunaldi antolatzea; eta 12 proiektu berritzaile martxan jartzea bultzatzea (berrikuntza-politiken inguruan 45 enpresa diagnostikatu eta gero aukeratuak).

Argibide gehiago:
•    Lorea Jamar. Teknologia Berrien arloko teknikaria. Tel.: 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es