Ekintzailetza babesteko zerbitzua 2021-01-11T10:10:58+00:00

Ekintzailetza babesteko zerbitzua

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ematen dituen zerbitzuetatik garrantzitsuenetakoa da ekintzailetzari, enpresa berriak sortzeari eta lehendik daudenak finkatzeari bideratutako laguntza, horren asmoa izanik Nafarroako Mendialdeko enpresa-ehuna sendotzea; landa-eremuaren biziraupena bermatuko duen funtsezko zutabeetako bat.

2014az geroztik, zerbitzu horrek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa du, ‘Nafarroa ekintzailea’ sarearen bitartez. Nafarroako 7 erakunderen parte-hartzea duen sare horren helburuak dira ekintzailetzari buruzko informazioa zabaltzea eta enpresa berriak sortzeko laguntza ematea.

Horrez gain, 2019an Cederna Garalur Elkartearen Ekintzailetza Babesteko Zerbitzuak la Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren InnovaSocial laguntza-programaren 67.000 €-ko dirulaguntza dauka.

Sare horren barruan, Cederna Garalur Elkarteak 3 jarduera nagusi lantzen ditu:

  • Sentsibilizazio-ekintzak: landa-eremuan negozio-hobi bideragarri berriak identifikatu eta analizatu; ikasleen artean kultura ekintzailea sustatu; ekintzailetzako mahaiak; autoenpleguko lantegiak.
  • Ekintzaileei, enpresa berriak sortzeari eta enpresak finkatzeari laguntza eman: laguntzei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, aholkularitza, bideragarritasun-planak prestatu, laguntza izapideetan.
  • Berariazko prestakuntza: zerga- eta kontabilitate-arloetan, prestakuntza sektorialean.

2014-2016ko emaitzak

  • Erantzundako 2.463 kontsulta.
  • 609 ekintzailek jaso zuten arreta.
  • 29 bideragarritasun-plan.
  • 259 enpresa sortu ziren.
  • 281 lanpostu sortu ziren.
  • 350 enpresak jaso zuten laguntza.