Enpresei zuzendutako prestakuntza 2011-09-01T10:52:09+00:00

 

Prestakuntza gizarte sareen arloan

2011n, Cederna Garalur Elkarteak abian paratu du enpresa- eta turismo-marketineko prestakuntza proiektua hori. Proposamena aurrera eraman izanaren arrazoia da lurraldeko turismo-arloko eta beste hainbat arlotako enpresek, ETEek eta mikroETEek erakutsitako interesa.

Urtean zehar landuko den prestakuntza-programa bat jarri da abian, ‘Turismo’ arloak eta ‘Enpresak eta Sustatzaileak’ arloak batera landuko dutena. Helburua enpresei turismo- eta enpresa-marketineko baliabideak ematea da Interneten hobeto posiziona daitezen, eta, baliabide tekniko guztiak beren eskura jarrita, beren blogak sortzen, eta beren profilak eta gizarte-sareetako orriak kudeatzen prestakuntza ematea.

Prestakuntza, alderdi teknikoari eta tresnei dagokienez, Teknologia Berrien arloko teknikariek ematen dute, eta turismo- eta enpresa-marketinari dagokienez, Turismo eta Enpresen arloko teknikariek.

 

Prestakuntza-programa 2011ko otsailean paratu da abian, eta aurtengo azarora bitartean iraunen du, eta Elkartearen jarduera-lurralde osoko hainbat udalerritan emanen da.

  • Sartu ‘Enpresak eta Sustatzaileak’ arloko prestakuntza-egutegira.
  • Sartu ‘Turismo’ arloko prestakuntza-egutegira.

Proiektu honi buruzko informazioak kontsulta daitezke: