Jarduera Onen Eskuliburuak 2011-10-06T16:10:38+00:00

Jarduera Onen Eskuliburuak banatzen, Baztanen 2010ean

Planaren helburua da Nafarroako Mendialdearen kalitatea hobetzea turismo-xede gisa. Planaren organo kudeatzailea Cederna Garalur Elkartea da. Xedeko Kalitate Plana Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, eta Turismo Idazkaritzak finantzatzen dute.

Jarduerak

  • Laguntza teknikoak jarduera onen eskuliburuak ezartzeari buruz.
  • 74 enpresa daude atxikita; horietatik, 63k jaso dute Jarduera Onen Eskuliburuaren bereizgarria.
  • Urteko azken ebaluazioak, bereizgarriari euste aldera.
  • Jarduera onen eskuliburuak ezartzen interesa izan dezakeen jende berria erakartzeko sentsibilizazio-kanpaina.
  • Bezeroaren gogobetetasuna neurtzea. Horretarako, «xedeko inkestak» erabili dira; horiek, xedearen gaur egungo diagnostikoa zein den, eta datozen urteetan izanen duen bilakaera ezagutzeko aukera ematen dute.

Sar zaitez Xedeko Kalitate Planaren eta Jarduera Onen Eskuliburuen inguruko informazioetara: