Jarduera Egokien Eskuliburuak eta Espainiako turismo-kalitaterako sistema 2019-06-10T08:26:14+00:00

‘Nafarroako Mendialdea’ xedearen kalitate-plana eta Jarduera Egokien Eskuliburuak (JEE)

Planaren helburua da Nafarroako Mendialdearen kalitatea turismo-xede gisa hobetzea. Planaren organo kudeatzailea Cederna Garalur Elkartea da. Xedeko kalitate-plana Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak (FEMP) sustatzen dute, eta Nafarroako Gobernuaren baterako finantzaketa du. Nafarroako Mendialdean Cederna Garalur Elkarteak koordinatzen du.

Jarduera egokien eskuliburuak eta «Turismo kalitatearekiko konpromisoa»

Establezimendua kudeatzeko eta bezeroari arreta egiteko estandarrak jasotzen dituen doako kalitate-plan horrek turismo-enpresetako eta -zerbitzuetako arduradunei kalitatearen kulturan murgiltzeko eta jarduera-gida batez baliatzeko bidea ematen die, horren xedea izanik jarduera egokiei buruzko 31 eskuliburuz osatutako ziurtapen-sistema batean murgiltzea. Eskuliburu horiek turismo-sektorearekin lotura duten beste hainbeste ogibide eta jardueratarako definitu dira.

Kalitate-planera atxikitako enpresek jarduera onen eskuliburuak ezartzeko homologatu den sentsibilizazio-, prestakuntza- eta aholkularitza teknikoko programa bat lantzen dute. Halaber, bi urtez behin ebaluazioa egiten da. Horren guztiaren ondoren, turismo-kalitatearekiko konpromisoaren ziurtagiria jasotzen dute.

2005ean abiarazita, gaur egun enpresek honela baloratzen dituzte jarduera onen eskuliburuak: «lanaren antolamendua hobetzeko modua» dira, baita «kalitatea hobetzeko modu interesgarria eta xaloa, ez soilik establezimenduarena, baita, oro har, Nafarroako Mendialdearena turismo xede gisa«.

Espainiako turismo-kalitaterako sistema eta kalitatearen Q

Espainiako Turismo Kalitaterako Institutua (ICTE) kalitate-sistemak egiaztatzeko entitatea da, turismo-arloko enpresetarako berariaz sortua. Jarduera egokien eskuliburuekin bezalaxe, kalitatearen Q ziurtapenak urteroko ikuskaritza dakar berarekin, nahiz eta kasu honetan ez den doako zerbitzua: establezimenduak Q turismo-kalitaterako sistemara atxikitzea, marka erabiltzeagatiko eskubideak, ikuskaritzaren kostuak eta laguntza teknikoa ordaindu behar ditu.

Kalitatearen «Q»rako laguntza teknikoa.

Cederna Garalur Elkarteak ICTEk Nafarroan duen lurralde-ordezkaritza izanik, honako eginkizunak betetzen ditu:

  • Turismo-kalitatearen Q ziurtagiriari buruzko sentsibilizazio- eta zabalpen-ekintzak lurraldean.
  • Ziurtagiria lortzen interesa duten turismo-zerbitzuei eta -establezimenduei bideratutako aholkularitza eta laguntza teknikoa.

2016ko emaitzak

Jarduera egokien eskuliburuak:

  • 2 sentsibilizazio-saio Agoitzen eta Zubirin. 20 establezimendu.
  • 96 establezimenduk jaso zuten turismo-kalitatearekiko konpromisoaren ziurtagiria.
  • 21 establezimenduk turismo-kalitatearekiko konpromisoaren zigilua jaso zuten lehenengoz.
  • 74 establezimenduk parte hartu zuten prestakuntza-ikastarotan.

Kalitatearen Q

  • Nafarroako Mendialdeko 17 establezimenduk jaso zuten kalitatearen Q ziurtagiria.
  • Establezimendu bat atxiki zen lehenengoz.
  • 12 establezimenduk berritu zuten kalitatearen «Q» ziurtagiria.
  • 2 establezimenduk prestakuntza osatu zuten 2016an, 2017an atxikitzeko asmotan.