2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Nafarroako Mendialdea – LGP

 

‘Nafarroako Mendialdea’ LGP 2007-2013 programa Nafarroako Foru Erkidegoko 2007-2013 aldirako Landa Garapenerako Programako 4. ardatzean (Leader) kokatzen da. Aipatu programa Europako Batzordearen erabakiz onartu da, toki-garapeneko estrategiak ezarrita.

Hiru lan-ildok zehazten dituzten programara bilduko diren proiektuen ezaugarriak:

1. Lehiakortasunari buruzko toki-garapeneko estrategiak, munduko merkatuetan nekazaritza- eta baso-sektoreen gaitasuna hobetzera eta sustatzera bideratuta.

 

 

2. Ingurumenari eta landa-inguruneari buruzko toki-garapeneko estrategiak, helburua izanik natur baliabideak eta paisaia babestea eta/edo hobetzea, bereziki Natura 2000 Sarean eta horren eragin-eremuetan.

3. Bizi-kalitateari eta landa-eremuen dibertsifikazioari buruzko landa-garapeneko estrategiak, helburua izanik mikroenpresak sortzea, turismo-jarduerak eta zerbitzuak bultzatzea eta garatzea, landa-ekonomiarako eta herritarrei zuzendutako oinarrizko zerbitzuak hobetzea, toki-erakundeak berritzea eta garatzea, eta landa-ondarea zaintzea.

Halaber, tokiko ekintza-taldeen estatuz gaindiko eta lurralde arteko lankidetza hartzen du barne. Aipatu lankidetzaren xedea da proiektu komunak bultzatzea, eta taldeen artean ezagutzak elkarri trukatzea.

Programaren finantza zuzkidura 9.017.375 euro izan zen; kopuru horretatik, 4.959.556 euro Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) dator, eta 4.057.819 euro Nafarroako Gobernutik.

Orain arte bi deialdi egin dira: lehena 2009an, eta bigarrena 2010ean. Horien barnean 115 proiektu onartu dira, eta 4.209.775,36 euroko diru-laguntza jaso da.

Hurrengo irudian, onartutako proiektuek lurraldean izan duten eragina jaso dugu, gaien arabera sailkatuta.

Programaren deialdiak eta Sustatzailearen Gida hemen kontsulta dezakezue:

 

 

 

 

 

 

Ezagut itzazu Nafarroako Mendialdea – LGP programak babestutako zenbait proiektu, eta programarekin lotura duten berriak: