Bulego telematikoak 2019-06-10T08:54:16+00:00

Elkarteak ‘Hurbildu IKTetar@’ programaren barnean Nafarroako Gobernuko Informazioaren Gizartearen zerbitzuarekin finkatutako lankidetzatik aurrera, beste lankidetza-ildo berri bati hasiera eman zaio. Horren bitartez, Cederna Garalur Elkarteak herritarren eskura paratuko ditu izapide telematikoak egiteko bulegoa izateko hainbat bitarteko, herritarrek izapideak egin eta laguntzak eta subentzioak eska ditzaten.

Administrazio-izapideetan komunikazioaren teknologiak ezartzeko politikaren ondorioz, Nafarroako Gobernua izapideak telematikoki egiteko sistema ezartzen hasi da herritarrekiko eragiketa gehienetarako. Izapide horiek errazte aldera, zerbitzu hori lurraldez lurralde eman dezaketen erakundeen laguntza jaso du; Cederna Garalur Elkartea da erakunde horietako bat.

Non aurkitu?

Zerbitzu berri hori erabiltzen interesa duten herritarrak Cederna Garalur Elkarteak Arbizun, Lekunberrin, Lesakan, Donezteben, Zangozan eta Agoitzen dituen guneetara joan daitezke. Horietan izapideak egiteko prestaturik dauden pertsonen arreta jasoko dute.

Horrela, zerbitzuak herritarrei hurbiltzen laguntzen da, joan-etorri luzeak saihesten dira, eta eskaerak zuzenean heltzen dira Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikora.

Bulego telematikoei buruzko hainbat informazio kontsulta daitezke: