Reto – Natura 2000 2019-06-10T08:48:04+00:00

Iratiko arrabioa. Egilea: David Campion. Nafarroako Gobernuak utzitako argazkia

Nafarroako Mendialdeak aberastasun ekologiko eta paisajistiko handiko makina bat gune ditu. Gune horien garrantziak eta turismorako eskaintzen dituzten aukerek bultzatu dute Cederna Garalur Elkartea ‘Reto-Natura 2000’ proiektuaren aldeko apustua egitera, natura behatzeko turismoa garatzeko oinarrizko lurralde-planen inguruan proposamenak sortzea helburu hartuta.

‘Reto-Natura 2000’ proiektuak lanean dihardu natura behatzeko turismo guneen sarea sortze aldera. Proiektuak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren lankidetza-ildoaren finantziazioa du. Proiektuan 11 autonomia-erkidegotako 30 taldek hartzen dute parte, eta 378.000 euroko aurrekontua du. Proiektua 2012. urtera arte luzatuko da.

Jarduerak

  • Natura 2000 sarearen egoerari buruzko diagnostiko bateratua egin da. Diagnostikoak proiektuan parte hartzen duten lurraldeei buruzko datuak jasotzen ditu, eta aurrera begirako proposamenetarako oinarria da.
  •  Tresna metodologikoa lantzea, natura behatzeko turismoa garatzeko planak osatuko dituzten proposamenak bideratzeko.
  • Sustapen- eta zabalpen-ekintzak.
  • Web orria sortzea: www.retoeurope.com

Sartu ‘Reto-Natura 2000’ proiektuari buruzko berrietara: