Zaldi-Ostatuen Europako Sare 2019-06-10T08:50:31+00:00

Proiektua zaldi-turismoaren inguruan produktu bat sortzera bideratuta dago, proiektuaren barnean definituko diren ezaugarriak beteko dituzten zaldi-ibilbideetan eta ostatuetan oinarrituta; horiei ‘Zaldi Ostatuak’ deituko zaie.

Garatu asmo den sektore berri horren xedea da lanbide berriak sustatzea, eta egun dauden zaldi-enpresen lehiakortasuna hobetzea, baita enpresa-ekimen berriak sortzea bultzatzea ere. Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak sostengatzen duen proiektua da.

 

 

Garatutako jarduerak:

Zaldiak Nafarroako Mendialdean

  • Antola daitezkeen ibilbideak aztertu eta identifikatu.
  • Turismora bideratutako zaldi-ibilbideetako premiak eta baldintzak definitu.
  • Zaldi Ostatuen Europako Sarearen eskuliburuari eta arautegiari buruzko lehen zirriborroa landu.
  • ‘Zaldi Ostatuen Europako Sarea’ identifikazio-marka diseinatu.
  • Sektore horren inguruan egin diren esperientziak bertatik bertara bisitatu.

Proiektuaren inguruko berriak kontsulta ditzakezu: