2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Teknologia Berriak

Nafarroako Mendialdearen errealitate soziala, ekonomikoa eta kulturala ezagutzea ahalbidetzen duten Informazioaren eta komunikazioaren teknologiako tresna berriak (IKT) proposatzen ditugu.

 

 

 

 

Sentsibilizazioa

Teknologia berriak egoera errealetan aplikatzen erakusten duten prestakuntza praktikoko programak antolatu, eman eta hurbiltzen ditugu lurraldera.

  • Alfabetatze digitala, publikoari, oro har, zuzenduta, herritarrek eguneroko bizitzan erabil dezaten. Gaur egun Nafarroako Gobernuaren ‘Informazioaren Gizartea’ atalarekin lankidetzan dihardugu, “Hurbildu IKTetara” programaren bitartez oinarrizko prestakuntza emate aldera.
  • Premien araberako prestakuntza, enpresen, erakundeen nahiz talde profesionalen berariazko premietara egokitua.
  • Berariazko prestakuntza abiarazi da “Blogak sortzea eta Sare Sozialak erabiltzea” arloan, Elkarteko teknikariek emana.
  • Prestakuntza aitzinatua, adituei edo aurrera begirako profesionalei zuzendua, zonaldean teknologia berrien sektoreari bultzada emate aldera.

Aholkularitza sustatzaile publikoei eta pribatuei

Enpresak eta entitateak aztertzen ditugu, eta aholkularitza eta laguntza teknikoa ematen dizkiegu, teknologia berrien baliatuz, beren premiak betetze aldera.

Puntu honetan, azpimarratu behar dugu bulego telematikoak abian paratu izana, Nafarroako Gobernuaren Informazioaren Gizarte zerbitzuaren bitartez.

Proiektu berritzaileak

Instituzioekin eta erakundeekin sinatutako lankidetza-akordioen eta aholkularitza teknikoaren bitartez, eta proiektu berritzaileetan parte hartuz. Gaur egun bi proiektu daude abian: