Newsletter CEDERNA

Buletinaren 1. zenbakia

Asteazkena, 2012ko abuztuak 1

 
Noticias Berriak
 
 
LGP 2007-2013ko 4. Leader ardatzeko 2012_1 deialdia: 96 proiektu aurkeztu dira
 

Maiatzaren 30ean bukatu zen deialdi horretara proiektuak aurkezteko epea. Deialdira 96 proiektua aurkeztu dira, honela banaturik: 12 proiektu 411 neurrira, 'lehiakortasunari buruzko toki-garapeneko estrategiak'; 14 proiektu 412 neurrira, 'ingurumenari buruzko toki-garapeneko estrategiak'; eta 70 proiektu 413 neurrira, 'bizi-kalitateari eta landa-eremuen dibertsifikazioari buruzko toki-garapeneko estrategiak'.

Deialdiaren zenbateko 1.081.928,64 euro da, 2013. ekitaldiko aurrekontuaren kargura. Aurkeztutako proiektuen zenbatekoa 2.947.015,23 euro izan da. Uztailean zehar, proiektuei buruzko ebazpena edukitzea espero da. Proiektu horiek aukeraketa lehia bidezko prozeduraz eginen da. Leader laguntzak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) betetzen ditu % 55ean, eta gainerakoa Nafarroako Gobernuari dagokio.

 
 
 
Jornadas de sensibilización y formación RCB-Rural Convention
Bureau proiektuaren
Sentsibilizazio
-eta prestakuntza-
jardunaldiak
 

RCB-Rural Convention Bureau proiektuaren bitartez, gure asmoa da Nafarroako Mendialdea bilerak egiteko xede antolatua eta kalitatekoa ere izatea. Maiatzaren 15ean eta 16an sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak antolatu ziren Auritzen, Izaban eta Zugarramurdin, turismo-sektorera bideratuta.

Nafarroako Mendialdean halako turismo-mota garatzeko dauden aukeren analisi sakona egin ondoren, datozen hilabeteotan proba pilotu bat jarriko dugu 5 eraikin publikoren eta horien hurbileko turismo-eskaintzaren inguruan. Aipatu eraikinak honako hauek dira: Aurizko Kultur Etxea, Izabako Oroimenaren Etxea, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zangozako 'Vallesantoro Jauregia' Kultur Etxea, eta Irunberriko Gizarte Etxea.

 
 
 
Ongi pasa uda honetan erdi aroko abenturekin
 

Nafarroako Mendialdeko erromanikoaren sekretuak modu dibertigarrian eta desberdinean ezagutzea proposatzen dugu.

«Erdi Aroko abenturak» ekimenaren bitartez, turistak Nafarroako Mendialdeko usadioetara eta natur- eta arte-ondarera hurbildu nahi ditugu.

Abuztuan eta irailean Artaitz, Zangoza, Oibar, Orreaga eta Otsagabian gymkhana dibertigarriak antolatuko ditugu: ezagutza, trebetasuna, mugimendua, aurkikuntza, kontsulta, bilaketa eta bestelakoak erromanikoaz gozatzeko.

 
 
 
De la formación al autoempleo Prestakuntzatik
autoenplegura
sakanan eta
imotzen
 

2011ko martxoan, Cederna Garalur Elkarteak autoenplegurako tailer bat eman zuen Arbizun, Sakanako Mankomunitateak hala eskatuta. Tailerrean 13 lagunek hartu zuten parte. Cederna Garalur Elkartearen sostenguarekin, horietatik 3 ideia izatetik negozioa martxan jartzera pasa dira.

· Etxarri Aranazko Maria Goikoetxeak URGAIN albaitaritza gunean zabaldu zuen iazko irailean.

· Mari Jose Barberok ZUBEZTIA DENDA zabaldu du Altsasun; joskintza-tailerra, arropak moldatzeaz gain, neurrirako jantziak egiten ditu, baserritar-jantziak nahiz mozorroak. Sustatzaileak joskintza-ikastaroak ere ematen ditu.

· Txani Espinosak artisau-gozogintzako eta produktu ekologikoen lantegia (zuzeneko salmenta eginen duena) inauguratu du ekainean, PLAZAOLA GOZOGINTZA. Lantegia Latasan (Imotz) dago, A-15 autobiaren ondoan, Irurtzun eta Lekunberri tartean.

 
 
 
Sector turístico Nafarroako mendialdeko turismo sektorea ebaluatu da "turismo kalitatearen konpromisoa" bete duenentz
 

Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen bulegoan elkartu zen maiatzaren 9an, Jarduera Onen Eskuliburuen 20 ebaluazio-txosten baloratze aldera.

Sektore publikoko eta pribatuko 16 ordezkarik hartu zuten parte. Horien artean ziren Carlos Erce, Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia, eta Fermin Villanueva, Nafarroako Gobernuko Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko eta Sustatzeko Zerbitzuaren zuzendaria.

Horiez gain, honako hauek ere bertan izan ziren: Jose Mari Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria; Isabel Elizalde, Cederna Garalur Elkartearen gerentea; Edurne Elso eta Nahikari Uriarte, Cederna Garalur Elkarteko turismo-arloko arduraduna eta teknikaria; Fermín García, Urrotz Hiriko alkatea; Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea; Mauro Gorgorena, Irunberriko alkatea; Santiago Villares, Urdazubiko alkatea; Mª Gloria Aguerri, Doneztebeko zinegotzia; Jon Abril, Berako Udaleko zinegotzia; Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria; Jesús María Rebollo, Nafarroako Landa Hotelen Elkartearen lehendakaria; Izaskun Goñi, Bertziko Turismo Partzuergoaren gerentea; eta Maitena Ezkutari, Plazaola Turismo Partzuergoaren gerentea.

Ebaluatutako establezimenduak honako hauek izan ziren: Zugarramurdiko Leizeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zugarramurdiko turismo-bulegoa, Zugarramurdiko Errotaberri landetxea, Orontzeko Salazar landetxea, Urizko Torre de Uriz hotela, Arizkungo Gontxea landetxea, Zigako Etxezuria landetxea (Ziga), Eparozko Santa Fe ostatua, Doneztebeko Casa Ostiz, Elizondoko Ipingi, Doneztebeko Alustiza lurrin-denda, Lakuntzako 'Mirua' Natura Jarduerak, Arizkungo Santxotena Parke Museoa, Olloko Gure Sustraiak aterpetxea, Astizko aterpetxea (Astitz), Beireko Beitu aterpetxea, Urdazubiko leizeak, Aurizko Aritza jatetxe-erretegia eta Agoizko Alder jarduera-enpresa.

Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

 
 
 
Prestakuntza kudeaketan nafarroako mendialdeko enpresentzat
 

Apirilean eta maiatzean, Cederna Garalur Elkarteak 4 ikastaro antolatu ditu Leitzan, Lekunberrin, Lesakan eta Arbizun Nafarroako Mendialdeko enpresei bideratuta, eta ekonomia- eta finantza-kudeaketaren arloan.

Gaiak honako hauek izan dira: kudeaketa fiskala, kontabilitatearen kudeaketa, kudeaketa finantzarioa eta kostuak, eta balantzeen analisia. Denetara 38 pertsonek hartu dute parte; 10 gizonezkok eta 28 emakumezkok.

Parte-hartzaileek bereziki baloratu dituzte edukiak, eta prestakuntza zonaldean bertan eman izana, eta ikastaro-aukera zabalagoa eskatu dute. Cederna Garalur Elkarteak 5 gai desberdin atera ditu; orain arte 2 baino ez ziren ematen.

Partaideek tutoretza pertsonalizatuko 9 ordu dituzte, eta horiek balia ditzakete beren enpresaren alderdi zehatzetan sakontzeko, landutako gaia edozein dela ere, eta lanpostuan bertan ematen dira.

Urrian eta azaroan, ikastaro horiek Pirinioetan eta Pirinioaurrean emanen dira.

 
 
 
Internet ikastetxeetan modu seguruan erabiltzeari buruzko informazio-saioak
 

2012. urte honetan, 'Hurbildu IKTetar@' programaren barnean ekintza berri bat gehitu da: Internet modu seguruan erabiltzeari buruzko informazio-saioak. Ekimena Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei bideratuta nago. Saio horien bitartez, asmoa da neska-mutilak kontzientziatzea gizarte-sareak behar bezala ez erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuez. Aldi berean, Interneten sor daitezkeen zenbait arriskuri nola aurre egin ohartaraziko zaie. Saio horien edukia eta didaktika-materialak helbidean kontsulta daitezke.

Orain arte, aipatu informazio-saio horiek Lekarozen, Irunberrin eta Zangozan egin dira. Uda ondoren, Otsagabian, Betelun, Zubirin, Arantzan eta Malerrekan eginen dira.

 
 
 
Lacunza Ikastetxeen ingurumen-sentsibilizazioa saritzen duten udalak
 

Ekainaren 15ean, lau ikastetxek Lakuntzako Lacunza Kalor Group SAL enpresara bisita gidatua egin zuten. Ordu betez, 35 laguneko taldetan, enpresaren instalazioak ikusi zituzten. Bai laborategia, baita bulego teknikoa eta ekoizpen-prozesua ere.Etxarri Aranazko, Lakuntzako eta Uharte Arakilgo Udalek ikastetxeetan energia-aurrezpena landu duten Lehen Hezkuntzako ikasleak saritu nahi izan dute.

Bisita gidatuan 200 neska-mutilek hartu zuten parte, ikastetxe hauetakoak: Andra Mari ikastola (Etxarri Aranatz); San Donato herri-eskola (Etxarri Aranatz); Luis Fuentes herri-eskola (Lakutza) eta San Miguel herri-eskola (Uharte Arakil).

 
 
Noticias Agenda
 
 
Abuztua
Gymkhana; hurbileko erromanikoa

Herria: Artaitz
(elizaren ondoan)
Eguna: abuztuaren 4a
Ordutegia: 10:00
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.

Aldez aurretiko izen-ematea: Tel.: 948 20 66 97, edo posta elektroniko bidez, info@cederna.es

Lehentasuna izanen dute Nafarroako Mendialdeko establezimenduetan ostatua hartua duten turistek.
http://aventuras.turismoromanico.com

 
 
 
Iraila eta urria
Gymkhana; hurbileko erromanikoa

Herria: Otsagabia
(Blankoa plazan)
Eguna: irailaren 22a

Herria: Orreaga
(Santiago elizako zelaigunean)
Eguna: irailaren 29a

Herria: Zangoza
(Arcadas plazan)
Eguna: urriaren 13a

Herria: Oibar
(Ikustegian)
Eguna: urriaren 27a

 
Enpresak eta Sustatzaileak arloaren zerbitzuak
Autoenplegurako tailerra: NI EKINTZAILEA? ZERGATIK EZ?

Herria: Arbizu
Non: Sakanako Zerbitzu Zentroan
Egunak: urriaren 9a eta 11a
Ordua: 9-13:30

Herria: Lesaka
Lugar: Bidasoako Zerbitzu Zentroan
Egunak: urriaren 17a eta 19a
Ordua: 9-13:30

G.1 tailerra:
Zerga-kudeaketa:
jakin ezazu zein zerga ordaintzen dituzun, eta nola hobetu zure kudeaketa ogasunarekiko.

Herria: Otsagabia
Egunak: urriaren 9a eta 11a
Ordua: 10-14.00

G.2 tailerra:
Kontabilitatearen kudeaketa:
zure aholkularia ulertzen ikastea

Herria: Zubiri
Egunak: urriaren 16a eta 18a
Ordua: 10-14.00

G.3 tailerra:
Finantza-kudeaketa:
negoziazioa bankuekin eta fakturazioa

Herria: Auritz
Egunak: urriaren 23a eta 25a
Ordua: 10-14.00

Lan-orientzaioa eta lan-kudeaketa:
enplegua aktiboki bilatzeko prestakuntza

Herria: Arbizu
Non: Sakanako Zerbitzu Zentroan
Egunak: urriaren 3a eta 5a
Ordua: 09.30 -13:30

Herria: Lesaka
Non: Bidasoako Zerbitzu Zentroan
Egunak: urriaren 24a eta 26a
Ordua: 09.30 -13:30

Informazioa: 948 20 66 97
Posta elektronikoa: empresas@cederna.es

 
Teknologia berriak
Hurbildu IKTetar@

Informatika, Internet eta posta elektronikoa lantzeko hastapen-ikastaroak:
Herria: Goñi, Olloibar
Egunak: irailaren 3tik 14ra bitartean

Herria: Doneztebe
Egunak: irailaren 17tik 28ra bitartean

Informazioa: 948 20 66 97
http://acercatealastic.garalur.com

Izapideak telematikoti egiteko prestakuntza: ziurtagiri digitala

Herria: Lesaka
Lugar: Bidasoako Zerbitzu Zentroan
Egunak: urriaren 10a
Ordua: 10-12.00

 
Info
 
Imágenes Argazkiak
 
Feria de Caza y Ocio
de Lumbier
Ehiza- eta aisia-azoka, Irunberri
I Malerrekako Eguna
I. Malerrekako Eguna
Visita grupo de Acción
Local de Colombia
Kolonbiako tokiko ekintzak-talde baten bisita
Jornada Biomasa
Biomasari buruzko jardunaldia
Reunión de coordinación Agentes de Desarrollo
Garapen-eragileen koordinazio-bilera
 
 
Imágenes Hilabete honetako argazki dibertigarria
 
Espantapájaros Zubieta
Txorimaloa Zubietan
Cederna Europa Leader Gobierno de Navarra
Landa Garapenerako europako nekazaritza funtsa: Europa landa eremuetan inbertitzen
Copyright © 2012 - Cederna Garalur · Tfno. 948 206 697