Mezua ezin baduzu irakurri, egizu klik hemen
Newsletter CEDERNA

Buletinaren 4. zenbakia

Asteazkena, 2012ko Azaroaren 29a

 
Noticias Berriak
 
 
Lekunberri TV-n, 'enpresa-ekimena, autoenplegurako aukera'
 

Lekunberri TV euskarazko on-line telebista da. Aner Ansorena aitzindari dela, herriko gazte-talde baten ekimen horrek irailean heldu zion laugarren urteari. Astero, hainbat gai lantzen dituzte ordubeteko saio batean: kirola, elkarrizketak, eskualdeari buruzko erreportajeak, agenda, eta abar.

Pasa den irailaren 21ean enpresa-ekimenari buruzko mahai-inguru bat egin zen, autoenplegurako aukera dela erakuste aldera. Horretarako, honako hauek gonbidatu zituzten: Ainhoa Rivas (Irurtzungo 'Ainhoa' estetika-zentrokoa) eta Iñigo Garcia (Lekunberriko 'Sastraka 4x4' tailerrekoa), landa-eremuan beren negozioa nola paratu zuten martxan eta nola finkatu zuten konta zezaten beren ahotik. Mahai-inguruaren helburua zen enpresa-ekimenak enplegurako ekartzen duen aukera erakustea, gazteek sortu eta hainbat jarduera-urte dauzkaten hainbat sektoretako hurbileko esperientziak ekarriz.

Moderatzaileak Aner Ansorena eta Elena Irigoyen (Larraun-Leitzaran-Ultzaman tokiko garapen-eragilea) izan ziren. Aztergai izan zituzten enpresa-ekimenak autoenplegurako ematen dituen aukerak, eta garapen-agentziak eta Cederna Garalur Elkarteak ekintzaileei eman diezaieketen laguntza.

Izan ere, Elena Irigoyenen hitzetan, 'erraza ez bada ere, enpresa-ekimena aukera bat da gure enplegua sortzeko'.

Argibide gehiagotarako: http://lekunberritv.wix.com/lekunberritv
Harremanetarako: Elena Irigoyen. Larraun-Leitzaran-Ultzamako garapen-eragilea. Tel.: 948 507 333 // 617 609 328 Posta elektronikoa: lekunberri@cederna.es

 
 
 
2014-2020 aldirako Europako funtsak eta proiektu estrategikoak
 

Urriaren 22an, 2014-2020 aldirako Europako funtsei eta proiektu estrategikoei buruzko jardunaldia egin zen Madrilen. Cederna Garalurretik Maider Vicente eta Raquel Aldaz (landa-berrikuntzako teknikariak), eta Isabel Elizalde (elkartearen gerentea) joan ziren.

Jardunaldian (Landa Garapenerako Espainiako Sareak -REDR- antolatua) 2014-2020 aldirako Europako funts berrien aurrerapena aurkeztu zen:

Lehen zatian, Europak etorkizun hurbilean gainditu beharko dituen azaroak azaldu zituzten: globalizazioa, garapenerako 'bi abiadurak', eta konpondu beharreko premia nagusiak (enplegua, I+G+B, klima-aldaketa, hezkuntza eta pobreziaren aurkako borroka), baita Europako funtsak helburuak eta emaitzak lortzera berrorientatu beharra ere, Europako laguntzen eraginkortasuna arriskuan jartzen duen gehiegizko burokratizazioa baretuz.

Saioaren bigarren zatian, Europar Batasunak erronka horiei aurre egiteko herrialdeen eta erakundeen esku paratzen dituen laguntzak eta funtsak aztertu ziren, eta laguntzen eta horiek jaso ditzaketen onuradunen ezaugarriak deskribatu ziren. Laguntza-koadro orokor hori oso baliagarria zaie landa-garapenean diharduten erakundeei, kontuan hartu behar baitira, landa-garapenerako funtsak areagotzea espero bada ere, Europar Batasunean sartu berri diren herrialdeak, eta seguruenik ere Nekazaritzako Politika Bateratua murriztu eginen dela.

Jardunaldia Angel Adell-ek, Euradia Consultores enpresakoak, eman zuen. Argibide gehiagorako, ikus www.guiafc.com helbidean.

 
 
 
Web 2.0k Nafarroako Mendialdeko 10 enpresaren marketina hobetzen lagundu du
 

Urrian zehar, Cederna Garalur Elkarteak 'web 2.0: on line marketina enpresentzat' proiektuaren barnean tailer presentzialak eman ditu enpresei zuzendutako zerbitzu-zentroan (Arbizu). Tailerretan 10 enpresak hartu dute parte: Etxatoa Etxea (Oderitz); Itarinatura (Orbaitzeta); Angoiko Etxea (Bakaiku); Muskilda Landa Hotela (Urrotz Hiria); Mari Cruz nekazaritza-turismoa (Hiriberri Artzibar); La Bizkaia Aterpea (Oibar); Lantxurda Landetxea (Abintzao); Valle de Baztan Aterpea (Lekaroz); Mendukilo Leizeak (Astitz); Plazaola Turismo Partzuergoa (Lekunberri).

Gaur egun, Internet funtsezkoa da enpresa bat sustatzeko: mundu osoan erabiltzen den bitartekoa da, garestiak zertan izan ez duten tresnak baliatzen dituena (sare sozialak edo web 2.0 kasu), eta behar bezala kudeatuak. Aukera guztiak baliatuta, enpresaren irudi bihurtzen dira, eta horren baitan egonen da enpresaren ospea eta erosketak. Hortaz, 'web 2.0: on line marketina enpresentzat' ekimenarekin, Cederna Garalur Elkarteak web-tresnen kudeaketa-plana ezartzen lagundu nahi die enpresei, bilatzaileetan hobeto posizionatzeko, negozioaren irudi positiboa sortzeko, eta, azkenik, salmentak areagotzeko.

Proiektua hiru fasetan garatuko da: Lehen fasean, enpresa bakoitzaren diagnostikoa egiten da; bigarrenean, prestakuntza lantzen da; eta hirugarrenean, enpresak on line promozio-estrategia (enpresa bakoitzera egokitua) abian paratzeko aholkuak eta ekintza-plana jasotzen ditu.

Informazio guztia www.cederna.es helbidean

 
 
 
Mendialdetik: Zugarramurdiko sorginak filmatzea
 

Alex de la Iglesia zuzendariaren Las brujas de Zugarramurdi filmaren filmazio-taldea bi astez egon da Zugarramurdin, 2013ko apirilean edo maiatzean estreinatuko den filmaren eszena konplexuenetako batzuk grabatzen.

Pasa den urriaren 11n, zuzendariak, filmeko aktore nagusiak ondoan zituela (Carmen Maura, Terele Pávez, Carolina Bang, Hugo Silva, Mario Casas, Macarena Gómez, Enrique Villén, Pepón Nieto, Secun de la Rosa, Jaime Ordóñez eta Javier Botet), Sorginen Museoan egonaldiaren balantzea egin eta bere filma aurkeztu zuen, egilearen beraren hitzetan 'komedia anabasa, bere onetik ateratakoa, gehiegikeriazkoa eta zoroa'. De la Iglesiak esker ona adierazi zuen herriak egin zion harreragatik, eta filmaketarako aukeratutako figuranteen ilusioagatik eta jarreragatik. Halaber, 'Nafarroa Europako lekurik erakargarrienetako bat da zinematografiari dagokionez' esan zuen.

Aldez aurretik, Ainhoa Aguirrek, Zugarramurdiko Garapena SLren gerenteak, azpimarratu zuen filmaketak iraun zuen egunetan harmonia osoan bizi izan ziren filmaketa-taldea, herritarrak eta bisitariak eta turistak. Halaber, esperientzia horrek Zugarramurdiri eta ondoko eskualdeei inolako zalantzarik gabe onura ekarriko ziela esan zuen.

 
 
 
Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaiak egindako bileran Nafarroako Mendialdeko 38 turismo-establezimendu ebaluatu dira.
 

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaiak egindako bileran Nafarroako Mendialdeko 38 turismo-establezimendu ebaluatu dira. Azaroaren 8an Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaia elkartu zen Ekai Hotelean (Ekai). Organismo horretan gure lurraldean turismoarekin lotura duten sektore ekonomiko eta zerbitzu publiko guztiek hartzen dute parte, Nafarroako Mendialdearen kalitatea, turismo-xede gisa, hobetzea helburu hartuta, horretarako Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duen "SICTED" Xedeko kalitate integralerako kudeaketa-eredua baliatuz.

Bileran positiboki baloratu zituzten Nafarroako Mendialdeko 38 establezimenduk aurkeztutako Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak: hotelak, aterpeak, jatetxeak, dendak, museoak eta turismo-intereseko zentroak. Azpimarratu behar dugu gaur gaurkoz Nafarroako Mendialdeak 58 establezimendu dituela kalitatearen sistemarekin ziurtatuak.

Horrez gain, kalitate-mahaiko partaideek helburu jarri dute erakunde hori bultzatzea Nafarroako Mendialdean estrategiak zehazterakoan eta ekintzei lehentasuna ematerakoan topaketarako, eztabaidarako eta solaskidetzarako eragile gisa, Cederna Garalur Elkarteak sektoreari ematen dion sostengua abiapuntu hartuta, eta sektoreak gaur egun bizi duen egoera aintzat hartuta.

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaian egon ziren: Carlos Erce (Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia) eta Fermín Villanueva (turismoa eta merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuburua), biak ala biak Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako Departamentuakoak; José María Aierdi (Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria), Isabel Elizalde Cederna Garalurreko gerentea), Izaskun Abril, Kontxi Sansiñena eta Nahikari Uriarte (Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea eta turismo-arloko teknikariak, hurrenez hurren), Fermín García (Urrotz Hiriko alkatea), Mauro Gorgocena (Irunberriko alkatea), Javier Carlosena (Otsagabiako alkatea), Felix Jamar (Aezkoa Ibarreko Batzarreko alkate-presidentea), Enrique Garralda (Erroko alkatea), Patxi Tornaria (Ultzamako alkatea), Jesús María Rebollo (Nafarroako Landa Hotelen Elkartearen lehendakaria), Izaskun Goñi (Bertizko Partzuergoko gerentea) eta Maitena Ezkutari (Plazaolako Partzuergoko gerentea).

 
 
Noticias Agenda
 
 

 
 
Baratzak Lantzen

Herria: Elizondo
Non :Arizkunenea
Egunak: Abenduaren 18a
Ordua: 9.30-14h
Informazioa: www.cederna.eu

 
 
 
Enpresak eta Sustatzaileak arloaren zerbitzuak
Tailerra KOSTUEN KUDEAKETA, MAILA AITZINATUA

Herria: Doneztebe
Non : Doneztebeko Mankomunitatea
Egunak: Abenduaren 11a eta 13a
Ordua: 9-13:30

Informazioa: 948 62 51 22
Posta elektronikoa: bidasoa.admon@cederna.es

 
Teknologia berriak
Hurbildu IKTetar@

Herria: Garaioa
Egunak: Azaroaren 26tik Abenduaren 7an
Herria: Otsagabia
Egunak:: Abendauren 11tik 21an bitartean

Informazioa: 948 20 66 97
http://acercatealastic.garalur.com

 
Info
 
Imágenes Argazkiak
 

'Pirinioetako lan-batzordearen bilera Iruñean

Web 2.0. Marketin on line Arbizun
V
Gymkhana Zangozan (I)
Jornada Biomasa
Gymkhana Zangozan (I))

San Migel zubiaren lagunak

"Alfarería en Lumbier" liburuaren aurkezpena
 
Imágenes Hilabete honetako argazki dibertigarria
 

Sorginak Zugarramurdin
Cederna Europa Leader Gobierno de Navarra
Landa Garapenerako europako nekazaritza funtsa: Europa landa eremuetan inbertitzen
Copyright © 2012 - Cederna Garalur · Tfno. 948 206 697