Mezua ezin baduzu irakurri, egizu klik hemen
Newsletter CEDERNA

Buletinaren 3. zenbakia

Asteazkena, 2012ko urriak 10

 
Noticias Berriak
 
 
Cederna Garalur Elkartearen eta tokiko hedabideen arteko lankidetza-hitzarmena
 

Irailaren 4an, Cederna Garalur Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Nafarroako Mendialdeko hainbat tokiko eta eskualdeko hedabiderekin.

Horrela, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko erkidegoarekiko harremana indartu nahi du, eta herritarren agerian jarri Elkarteak herritarrentzat, enpresentzat eta erakunde elkartekideetako erakunde publikoentzat egiten duen lana. Aldi berean, tokiko prentsa, irrati eta telebistarekiko harremanean sakondu nahi izan du, gure elkarteak dituen komunikazio-tresnen bitartez (aldizkari digitala, ‘Europe Direct’ Europari buruzko informazio-gunearen aldizkaria, Elkartearen web-orria eta sare sozialak) informazioa trukatzeko aukera emanez.

Honako hedabide hauek sinatu dituzte hitzarmena: Irati irratia, Ttipi-ttapa (pentsa idatzia), Xaloa Telebista, Mailope (eskualdeko aldizkaria), Mendixut (Pirinioak eskualdeko aldizkaria), Xorroxin (Baztan, Bidasoa eta Leitzaran eskualdeko irratia), Bierrik F. Guaixe/Beleix (Sakana eskualdeko hedabidea, prentsa eta irratia lantzen dituena).

Hedabide bakoitzak bi hitzarmen desberdin sinatu ditu: bat Cederna Garalur Elkartearen jarduerari buruzko hedapen zabalagoa emateko, eta bestea, enpleguaren, enpresen eta ekintzaileen inguruko gai zehatzak lantzeko, duela 20 urtetik hona horixe baita gure lan-ardatzik garrantzitsuenetako bat.

Elkartea Nafarroako Mendialdeko herritarrei irekitzeko estrategiaren barnean (eragile sozial, ekonomiko eta politikoak garapen-proiektu berrien plangintzan parte hartzera gonbidatuz), gure elkartearen iritziz funtsezkoa da tokiko hedabideak inplikatzea, bai zeinek bere eskualdean duen hedapenagatik, bai beren ikus-entzuleei eta irakurleei ematen dieten konfiantzagatik. Hori dela-eta, tokian-tokian gertatzen denaren benetako ispilu bilakatu dira, eta, aldi berean, hainbat gairen inguruan eztabaida sortzeko baliagarriak dira, besteak beste; enplegua sortzea, ingurumenaren zainketa, aukera-berdintasuna et funts publikoak inbertitzea zerbitzu eta azpiegitura berrietan. Finean, ‘landa-garapena’ den guztia.

Sinatutako hitzarmenak ‘Komunikazioa: Nafarroako Mendialdeko tokiko garapen iraunkorretik eta iraunkorrerako dinamizaziorantz‘ eta ‘Enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak finkatzeko sostengua‘ izeneko proiektuen barnean kokatzen dira; biak ala biak Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) diru-laguntza jasotzen dute.

 
 
 
IKT topaketa Lekuberrin
 

Nafarroako Mendialdeko hamaika enpresa ari dira parte hartzen ‘ETEak & IKT, TOPAKETA TEKNOLOGIKOAK‘ izeneko programan, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta.

Nafarroako Mendialdeko ETEentzat antolatutako programa horren barnean talde-topaketak eta banakako laguntza teknologikoak sartu dira, enpresetako kudeatzaileei eta teknikariei soluzio teknologiko bakunak, erabilgarriak eta beren lan-ingurune partikularrera egokigarriak ezagutzea eta ezartzea ahalbidetuko dietenak, enpresa bakoitzari kudeaketa eta barne- eta kanpo-komunikazioa optimizatzea errazte aldera.

Programak bil hilabeteko iraupena izanen du, eta hiru etapatan garatuko da:

- Lehena irailaren 19an izan zen, Lekunberriko Ayestaran Hotelean, eta egun osoko iraupenarekin. Horretan, ETEen eta MikroETEen artean ohikoak diren galderei erantzun zitzaien, besteak beste: hobetu eta merkatu al daitezke barne- eta kanpo-komunikazioak?, nola hobetu daiteke lankidetza eta lan bateratua enpresan?, Zer soluzio-mota daude, eta denak ordaindu beharrekoak dira? Horrez gain, praktikoki erakutsi ziren hainbat soluzio teknologiko lorgarri, ezartzen erraz eta oso erabilgarri, baita mugikortasuna errazten duten aplikazioak eta gailuak ere.

- Saio horren ondoren, bigarren etapa abiarazi da. Urrian eta azaroaren zati batean, enpresa bakoitzari banakako diagnostikoa eginen zaio: premien analisia, arazoak eta hobetzeko aukerak, IKT bakun eta erabilerrazekin konpon ditzaketenak. Horretarako, bisitak eginen dira enpresetara. Bisitak eginda, IKT soluzioak inplementatzeko proposamen indibidualizatua landuko da, antzemandako premiak edo hobetu beharrekoak konpontzen laguntzeko.

Bukatzeko, hirugarren etapa jasotzen duen programa azaroaren erdialdean landuko da. Diagnostikoen ondorioak aurkeztuko dira, eta antzemandako alderdi komunak azpimarratuko dira. Enpresek beren kasua aurkeztu ahal izango dute, kasua aztertzeko formatu komuna erabilita.

 
 
 
Nola sortu eta partekatu ezagutzak web 2.0 teknologian
 

Bortzirietako udaletako, turismo-bulegoetako, mankomunitateetako eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetako 8 profesional ari dira parte hartzen prestakuntza-programa den Netknowing ikastaro horretan, helburua izanik batetik web 2.0 teknologiak, gizarte-sareak eta lankidetza-jarduerak nola erabili erakustea, ezagutzak eskuratzeko eta sortzeko, eta bestetik, web 2.0 gizarte-bitartekoen bidez ezagutza hori nola partekatu ikastea.

Cederna Garalur Elkarteak, ‘Nafarroako Mendialdea‘ LGP programaren barnean, antolatu du ikastaro hori, eta Bortzirietan emanen du Iturbrok SLrekin lankidetzan. Enpresa honek sustatu du ‘Netknowing 2.0′ proiektua ‘Leonardo Da Vinci – Berrikuntzaren transferentzia’ programa europarraren babesarekin eta baterako finantziazioarekin. Aipatu programaren barnean garatu dira orain abian paratu den ikastaroa garatzea ahalbidetzen duten metodologia eta euskarri teknologikoa.

Toki-erakundeetako langileei, udal-zerbitzuetako kudeaketa- eta koordinazio-teknikariei eta giza baliabideetako eta prestakuntzako arduradunei zuzenduta, modalitate mistoan emanen den ikastaroa da: batetik, bertaratu beharreko 5na orduko saioak, eta bi asteko teleprestakuntza www.netknowing.com gela birtualean, tutoretzapean.

Ikastaroa irailaren 13an zen, eta urriko 5 egunetan zehar tailerretako gaiak landuko dira. Ikastaroa Bidasoako (Lesaka) Zerbitzu Zentroan ematen ari dira.

Ikastaroak erantzun nahi izan die profesionalek gero eta gehiago eskatzen dituzten prestakuntza-metodo eraginkor, praktiko eta oso malguei, beren eguneroko lanbide-jardueretan oinarrituko direnak eta horietan aplikagarriak izango direnak. Horregatik, Cederna Garalur Elkarteak oso interesgarritzat jo ditu ikastaroa garatzeko erabiltzen diren prestakuntza-produktuak eta plataforma birtuala, eta martxan paratu du toki-erakundeetan lan egiten duten pertsonen esku jartzeko; kasu honetan, Bortzirietan.

Programa hau, Cederna Garalurren eskutik “Enpresa ekimenak eta enpresa proiektuak sustatzeko eta ETE-i bideratutako bestelako zerbitzu aitzinatuak finkatzeko plana” proiektuaren barnean eta Nafarroako Gobernuaren eta LGENF barraun Landa Garapen Plana egitasmoarekin finatziatua da.

 
 
 
Transarlas proiektua: turismoa Erronkari eta Baretos (Frantzia) ibarretan
 

Irailaren 26an, ‘San Martingo Harria’ eski-estazioan (Frantzia) TRANSARLAS izeneko mugaz gaindiko lankidetza-proiektua jarri zen martxan. Proiektuan mugaz bi aldeetako enpresa banak hartzen du parte; EPSAk eta ‘Navarra Deporte y Ocio’ (NDO), eta Erronkari eta Baretos ibarrak dira jarduera-eremuak.

Ekitaldian honako hauek izan ziren: Pruden Indurain, Nafarroako Kirola eta Gazteria Institutuko zuzendari gerentea; Cristina Arcaya, Pirinioetako Lan Erkidegoko idazkari nagusia; Jean Claude Costa, EPSAko lehendakaria, eta Laurent Dourrieu, EPSAko zuzendari-gerentea; Ana Lusarreta eta Moncho Urdiain, NDOkoak; Angel Luis de Miguel eta Pierre Cassabone, Izabako eta Eretako alkatea eta auzapeza, hurrenez hurren; Alfredo Cabodevilla, Erronkari Ibarreko Batzarreko lehendakaria; eta Isabel Elizalde eta Amaia Mauleón, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea eta Erronkari-Zaraitzu eskualdeko garapen-eragilea, hurrenez hurren.

Proiektuaren helburua mugaz gaindiko eremu komun bat sortzea da, eskia eta mendiarekin lotura duten bestelako jarduerak lantzeko. Eski-estazioetan gaur egun egon badauden baliabideen inguruan egituratzen da. Bestalde, bata bestearekin uztartuko diren zerbitzu berriak sortu nahi dira, elurraz haratago egonen den eskaintza erakargarria eta berritzailea sortze aldera, ikuspegi iraunkor eta ingurumenarekiko errespetuzko batetik zonaldeak dituen natura-baliabide garrantzitsuez gozatzeko, eta, aldi berean, gaur egun elurrak dakarren urtarokotasuna gainditzeko.

‘Transarlas’ proiektuak Espainia-Frantzia-Andorra lurralde-lankidetzarako programa europarraren (POCTEFA) finantziazioa du. Hiru urteko iraupena du, eta aurrekontua (bi bazkideentzat), guztira, 807.000 euro da. Diru horretatik % 65 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) dator, eta Pirinioetako Lan Erkidegoak kudeatuko ditu.

 
 
 
“Petrus maisuaren mezua harrietan” ipuinaren argitalpena
 

Cederna Garalur Elkarteak, Simeón Hidalgoren eskutik, Gergetiaingo Petrus maisuaren ibilbide interesgarriari jarraitzeko eta Erdi Aroko maisu horrekin bat egiteko eta bere lana deszifratzeko gonbidapena luzatzen digu. Horretarako, liburua baliatuko dugu, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez argitaratua (1.500 ale). Argitalpena dohainik banatuko zaie, Pirinioaurreko eskualdeetan, turismo-bulegoei, liburutegiei, ostalaritzako establezimenduei, ikastetxeei nahiz eskaera eginen duten interpretazio-zentroei.

Simeón Hidalgok publiko guztientzat idatzitako liburu horrek harrietan irakurtzen eta ‘Petrus’ hargin-maisuak zizelkatutako eguneroko ikurrak deszifratzen eta ulertzen laguntzen du. Harginak Itzagaondo, Untziti, Orbaibar, Oibar, Ezkabarte eta Aezkoa ibar nafarretan egin zuen lan XII. mendean.

Aunitz dira eliza erromanikoak ezagutzeko Nafarroako Mendialdea turismo-xede gisa aukeratzen duten zaleak eta turistak. Ehunka urteko altxor horiek baloratzea, leheneratzea eta sozializatzea eman beharreko ezinbesteko urratsak dira batzuetan horren egoera ahulean dauden, eta abandonatzearen, aurri bihurtzearen eta espoliazioaren ondorioz desagertzear dauden gure landa-eremuetako garapen kultural, ekonomiko eta turistikoaren eragile bihurtuko badira.

‘Petrus maisuaren mezua harrietan’ izeneko lana Cederna Garalur Elkarteak eman du argitara ‘Hurbileko erromanikoa‘ proiektuaren babesean, Nafarroako Erdialdea Partzuergoarekin batera.

Hurbileko erromanikoa’ izeneko proiektua Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak finantzatzen du, Nafarroako Foru Erkidegoko Landa Garapen Programako (2007-2013) Leader ardatzaren barnean.

 
 
Noticias Agenda
 
 
Gymkhana; hurbileko erromanikoa

Herria: Zangoza
Eguna: Urriaren 13a

Herria: Oibar
Eguna: Urriaren 23a

Ordutegia: 10:00
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.

Aldez aurretiko izen-ematea: Tel.: 948 20 66 97, edo posta elektroniko bidez, info@cederna.es

Lehentasuna izanen dute Nafarroako Mendialdeko establezimenduetan ostatua hartua duten turistek.
http://aventuras.turismoromanico.com

 
 
 
Enpresak eta Sustatzaileak arloaren zerbitzuak
Autoenplegurako tailerra: NI EKINTZAILEA? ZERGATIK EZ?

Herria: Lesaka
Non : Centro de Servicios de Bidasoa
Egunak: Urriaren 17a eta y 19a
Ordua: 9-13:30

Herria: Lekunberri
Non: Mitxausenea Kultur Etxea
Egunak: Urriaren 23a eta 24a
Ordua: 9-13:30

Lan-orientzaioa eta lan-kudeaketa:
enplegua aktiboki bilatzeko prestakuntza

Herria: Leitza
Egunak: Urriaren 17a eta y 19a
Ordua: 09.30 -13:30 h

Herria: Lesaka
Non: Bidasoako Zerbitzu Zentroa
Egunak: Urriaren 24a eta 26a
Ordua: 09.30 -13:30 h

Herria: Agoitz
Non Kultur Etxea
Egunak: Azaroaren 14a eta 16a
Ordua: 09.30 -13:30 h

Herria: Zubiri
Non: Esteribarko
Egunak: Azaroaren 21a eta 23a
Ordua: 09.30 -13:30 h

Herria: Zangoza
Egunak: Azaroaren 28a eta 29a
Ordua: 09.30 -13:30 h

Informazioa: 948 20 66 97
Posta elektronikoa: empresas@cederna.es

 
Teknologia berriak
Hurbildu IKTetar@

IHurbildu IKTetar@:
Herria: Elizondo, Baztan
Egunak: Urriaren 15tik 26ra bitartean
Herria: Atez
Egunak:: Urriaren 29tik Azaroaren 9an bitartean
Herria: Arbizu
Egunak:: Azaroaren 12tik 23an bitartean

Informazioa: 948 20 66 97
http://acercatealastic.garalur.com

Izapideak telematikoti egiteko prestakuntza: ziurtagiri digitala

Herria: Lekunberri
Non: Mitxausenea kultur Etxea
Eguna: Urriaren 17a
Ordua: 10-12.00 h

Herria: Alsasua
Non: Iortia Kultur Etxea
Eguna:Azaroaren 7a
Ordua: 10-12.00 h

Herria: Irurtzun
Non:Kultur Etxea
Eguna: Azaroaren 14a
Ordua: 10-12.00 h

Informazioa: 948 56 70 10
Posta Electronika : sakana.admon@cederna.es

 
Info
 
Imágenes Argazkiak
 

'Komunikazio arloko hitzarmena.
Beleixe-Guaixe.

Komunikazio arloko hitzarmena.
Irati Irratia
V
Komunikazio arloko hitzarmena.
Mailope
Jornada Biomasa
Komunikazio arloko hitzarmena.
Pulunpe

Komunikazio arloko hitzarmena.
Ttipi-Ttapa

Komunikazio arloko hitzarmena.
Xaloa TB

Komunikazio arloko hitzarmena.
Xorroxin Irratia

Poloniako ordezkariek Cederna Garalurrera egindako bisita

Coworking Bidasoako zerbitzu-zentroan

'Emprende 2012' azoka

Gymkhana Otsagabian.

Zangozaren eta St. Palais-en arteko senidetzea
 
Imágenes Hilabete honetako argazki dibertigarria
 

Orreagako gymkhana bertan behera geratu zen antolatzaileekin zerikurik ez zuen arrazoiarengatik (irailaren 22a)
Cederna Europa Leader Gobierno de Navarra
Landa Garapenerako europako nekazaritza funtsa: Europa landa eremuetan inbertitzen
Copyright © 2012 - Cederna Garalur · Tfno. 948 206 697