Mezua ezin baduzu irakurri, egizu klik hemen
Newsletter CEDERNA

Buletinaren 6. zenbakia

Ostirala, 2013ko Apiliaren 12a

 
Noticias Berriak
 
 
1,5 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarako deia egin da, Nafarroako Mendialdean garapenerako proiektuak lantzeko
 

Apirilaren 3an argitara eman ziren NAOn Nafarroako Mendialderako 2013. urteko landa-garapenerako diru-laguntzen deialdiaren aldaketak, 2014. eta 2015. urteetan gauzatuko diren proiektuetarako.

Denetara, deialdi horrek 1,5 milioi euro ditu aurrekontuan, proiektu produktiboetarako (732.665,14 euro) eta 'ez-produktiboetarako' (797.003,44 euro).

Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 10ean bukatuko da.

Laguntza horiek Landa Garapenerako LGP 2007-2013 programako 4. Leader ardatzak finantzatzen ditu: % 55 landa-garapenerako Europako nekazaritza-funtsak (LGENF), eta % 45 Nafarroako Gobernuak.

Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus

 
 
 
17.000 bisitari jaso ditu Nafarroako Mendialdeko eta Erdialdeko erromanikoari buruzko 'turismoromanico.com' webguneak.
 

Otsailaren hasieran martxan jarri zen www.turismoromanico.com web orria, oso modu erakargarrian Nafarroako Mendialdeko eta Nafarroako Erdialdeko ondare erromanikoa erakusgai paratzen duen plataforma birtuala. Ekimenaren arrakasta bistakoa da, izan ere, hilabete eta erdian orriak 17.000 bisitari jaso ditu; hortaz, turismo eta ondare arloko lehen mailako erakusleihoa eta informazio-baliabidea dela esan dezakegu.

Horrela honako hauek ikus ditzakegu:

Nafarroako Mendialdeko erromanikoaren gida birtuala. Horretan, zonalde horretako erromanikoaren adierazpen nagusiak ageri dira, eta bakoitzak irudikapen birtuala du (3D, bideoak, informazioa, 360º-ra ikus daitezkeen argazkiak, xehetasuneko argazkiak, eta abar). Nafarroako Erdialdeko erromanikoari buruzko bideo bat. Erromanikoari buruzko bi liburu: “Vamos a ver Románico” eta “El Mensaje en Piedra del Maestro Petrus de Guerguitiain”, biak dohainik. Erromanikoaren inguruko bi jolas; “Erdi Aroko abenturak”, bost gymkhana autogidatuz osatutako jolasa, Nafarroako Mendialdean baliabide erromanikoak dituzten herriak ezagutzeko, eta “Románico Enigmático” Nafarroako Erdialdeko erromanikoa ezagutzeko.

Web orriak argazkien atal bat du osagarri, bi lurraldeetan arte hori erakusten duten eraikin enblematikoenak jasotzen dituztenak. Horrez gain, monumentuen kokapena erakusten duen mapa bat dago, eta turistentzat eta, oro har, publikoarentzat horren erakargarria eta xarmagarria den turismo-baliabide horren ezagutzan sakontzeko eta ezagutza hori areagotzeko estekak jasotzen dituen orrialdea.

Argibide gehiagorako: www.turismoromanico.com

 
 
 
ITERA-AA: berrikuntza nekazaritzako elikagaien enpresetan
 

Pasa den urtarrilaren 25ean Jose Mª Aierdi eta Isabel Elizalde, Cederna Garalur Elkarteko lehendakaria eta zuzendaria, hurrenez hurren, Povoa de Lanhoson (Portugalen iparraldean) ITERA-AA ('Landa-lurraldeetan berrikuntza nekazaritzako, nekazaritzako elikagaietako eta elikagaietako enpresekin) abiarazteko ekitaldi ofizialean hartu zuen parte. ITERA-AA eskualdeen arteko lankidetza-proiektua da, eta Europako 7 bazkidek hartzen dute parte (Frantzia, Portugal eta Espainia).

Berariaz nekazaritzako elikagaien sektorean zentraturik dagoen proiektu horrek hiru helburu nagusi ditu berrikuntzan oinarrituta:
- Berrikuntza produktuan: tokiko nekazaritzako gure produktuei balio erantsia indartuz eta bistaratuz, eta merkatuan bestelako eskaintza sortuz.
- Berrikuntza eraketan: tokiko eskaintza eta eskaera hurbiltzea, plataforma logistikoak, enpresentzako zerbitzuak eta enpresa-elkarteak baliatuz.
- Berrikuntza marketinean eta merkaturatze-arloan, lurraldeko marka bat sortuz, salmenta-zirkuitu berriak erabiliz ('hurbiltasuneko' bideak edo bide 'laburrak', kasu), eta teknologia berriak erabiliz.
- Berrikuntza giza baliabideetan: enpresentzako prestakuntza-baliabideen, enpleguak kudeatzeko eta lanbide- gaitasunen plataforma bat garatuz eta sortuz, lurraldea oinarri hartuta.

ITERA-AA proiektuak bi urteko iraunaldia du, 2014ko abendura bitartean. Interreg IVB SUDOE programaren baterako finantziazioa du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez.

 
 
 
“Ez nago geldirik, nire geroa aukeratzen dut”, EBren proposamen berria enplegua eta prestakuntza bilatzeko
 

Martxoaren hasieratik, Espainiako gazteek tresna berri bat edukiko dute Europar Batasunean prestakuntza edo lana bilatzeko: Espainian dauden Europako instituzioek eta EBrako Estatuko Idazkaritzak "Ez nago geldirik. Nire geroa aukeratzen dut" izeneko proiektua jarri dute martxan. Ekintzarik garrantzitsuenetako bat www.nomeparo.eu web orria sortu izana da. Horren zabalpena egiteko "Europe Direct" Europari buruzko informazio-guneen sarearen sostengua eta laguntza du. Cederna Garalur Elkartea aipatu sareko kidea da.

www.nomeparo.eu webgunea 'prestakuntzaren, enpleguaren eta autoenpleguaren arloan EBn eskuragarri dagoen informazio guztia modu argi eta egituratu batean' jasotzen duen plataforma da. Halako tresnak oso baliagarriak izan daitezke bai ikasleentzat, bai lanaren bila dabiltzan langileentzat, egoera ekonomikoaren honen aurrean prestatzeko eta beste autonomia-erkidegoetan nahiz herrialdeetan lan egiteko prest egonik.

Bestalde, martxoaren 9an (ostirala) Eures kontseilaria Nafarroan, Mercedes Vilchesek hitzaldi praktikoa eman zuen "Eures. Profesionalen mugikortasuna Europan" izenburupean. Hitzaldian esan zuen gaur egun Eures atariak 1.488.372 lan-eskaintza jasotzen dituela. Espainiari lanpostu gehien eskatzen dioten herrialdeak Alemania, herrialde eskandinaviarrak, eta Erresuma Batuak, Holandak, Luxenburgok eta Frantziak osatutako blokea dira. 2012an, atariko datu-basean 30.000 enpresa baino gehiago zeuden izena emanda enplegu sortzaile gisa.

Argibide gehiagorako:
www.cederna.eu/eus
www.nomeparo.eu
EURES Kontseilaria Nafarroan

 
 
Noticias Agenda
 
 

 
 
 

 
 
 

 
 
Info
 
Imágenes Argazkiak
 

ITERA-AAko bazkideen bilera
Povoa do Lanhoso (Portugal). 2013-01-25

Udaberriko feria
Elizondo
2013-04-03
V
2012ko ekintzaileak

Lizoaingo parke zelta.
Aipamen berezia Tokiko Garapen Jasangarrirako Jarduera Onen lehiaketan (2011-2012)

Europe Direct. Batzar Nagusia (I).
Brusela, 2013-03-18/19

Europe Direct. Batzar Nagusia (II).
Brusela, 2013-03-18/19

Urdimbred-en bilera.
Brusela, 2013-03-18


Zangozan izango gaituzue zain.
Apirilaren 14-21
 
Imágenes Hilabete honetako argazki dibertigarria
 

Joan da negua... Hemen da udaberria!!
(Las Coronas mendatea, 2013ko martxoa)
Europa Gobierno de Navarra Leader Cederna
Landa Garapenerako europako nekazaritza funtsa: Europa landa eremuetan inbertitzen
Copyright © 2012 - Cederna Garalur · Tfno. 948 206 697