Isabel Elizalde Arretxea, Cederna Garalurreko kudetzaile berria

Guaixe, 3 de febrero de 2012

Urte hasieratik lanean dago garapen agentziako zuzendari-gerentea. Bera aukeratu dute postu horretarako “Nafarroako mendialdea ondo baino hobeto” ezagutzen duelako, eta “eskarmentu handia” duelako landa-garapenean eta enpresa-kudeaketan. Astelehenean aurrenekoz bildu zen Cederna-Garalurreko zuzendaritza batzordearekin.

Etapa berri honetan garapen-erakundea “sendotzearen eta indartzearen aldeko apustua”  egin du zuzendaritzak. Horretarako oinarrizko lan-printzipioak izanen dira “informazioa, komunikazioa, lankidetza eta eskualdearekiko eta bertako eragileekiko zuzeneko harremana”.

Cederna-Garalurrek helburua da Nafarroako Mendialdean jarduera sortu eta garapen sozial eta ekonomikoa lortzen lagunduko duten dinamikak garatzeko, sustatzaile publikoak nahiz pribatuak bultzatuz, horiei sostengua emanez eta lagun eginez. Helburu hori lortzeko beste erakundeekin “estrategiak partekatzeko eta akordioak lortzeko” asmoa azaldu du Garalurrek, “Nafarroako Mendialdearen garapen jasangarriaren alde eginez argi eta garbi”.

Por | 2012-02-03T10:30:20+00:00 febrero 3rd, 2012|Hemeroteca|Sin comentarios