Bisita “Nafarroako Mendialdea” Turismoa Dinamizatzeko Planeko hiru proiektutara

Diario de Noticias egunkariak utzitako argazkia. Argazkigilea: Ondikol

Abenduaren 30ean, Luis Garatek eta Esther Celayak (Cederna Garalur Elkartearen presidentea eta zuzendari-gerentea, hurrenez hurren), eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak eta Turismo Departamentuaren zuzendariak Baztan-Bidasoa eskualdeko hainbat turismo-proiektu bisitatu zituzten, bertatik bertara ezagutze aldera. Aipatu proiektuen artean ditugu Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen «Nafarroako Mendialdea» Turismoa Dinamizatzeko Planak bultzatzen dituen hiru proiektu. Proiektuak honako hauek dira: ‘Legasa-Doneztebe’ natur bideko tartea egokitzea, Urdazubiko leizeetan bisitariari harrera egiteko, informazioa emateko eta arreta egiteko gunea, eta Ikaburuko leizearen soinuztapena berritzea.

Urdazubiko leizeak
Urdazubiko alkate Santiago Villaresek egin zien harrera; honek, leizeetako teknikariak eta Baztango tokiko garapen-eragilea lagun zituela, bisitariari harrera egiteko, informazioa emateko eta arreta egiteko gune berria erakutsi zien.

Bisitaren beste une bat Ikaburuko leizearen soinuztapen-proiektua izan zen, non soinuztapena babesteko eta energia aurrezteko sistema ezarri baita. Lanen barnean, soinu-sistema berritu da eta gune berriak sortu dira, argiz eta soinuz horniturik, eragimen energetikoa aintzat hartuta. Halako guneen habitat naturala hondatzen duten goroldio eta likenen ugaltzea ezabatu da, eta leizeko estalaktitak eta estalagmitak eta fauna egoera onean iraunarazteko tenperatura egokia gordeko da.
Hobekuntza horiei esker, haitzuloko ibilbideak 40 minutu irauten du orain. Horrez gain, animalia-espezie berriak ikus daitezke: besteak beste, leizean ohikoa den araknidoa, zuria eta itsua, ‘abasola sarea’ izenekoa; halako ezaugarriak dituen bakarra munduan. Halaber, lehen ikus zitezkeen espezieak, saguzarrak kasurako, errazago ikus daitezke orain.

Legasa-Doneztebe Natur Bidea
Ondoren, Doneztebera joan ziren, Natur Bide horren Legasatik Donezteberainoko tartean egin diren lanak ikusteko.  Donezteben zain zituzten Miguel San Miguel (Doneztebeko alkatea), Andres Etxenike (Bertizaranako alkatea), Gloria Aguerri (Malerreka eskualderako Cederna Garalur Elkartearen ordezkaria), eta zonalderako garapen-eragilea. ‘Txikito’ izeneko trenaren natur bidearen tarte horretan bide-zorua egokitu da, eta babesgarriak paratu dira. Proiektua natur bideen programaren barnean garatzen ari den trenbideak berreskuratzeko ekimenean txertatzen da.

Por | 2011-09-09T11:55:33+00:00 enero 4th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Bisita “Nafarroako Mendialdea” Turismoa Dinamizatzeko Planeko hiru proiektutara