Cederna Garalur Elkarteak berrogeita hamar enpresa-plan landu ditu Nafarroako Mendialdean, 2010ean

Denetara 50 enpresa-plan abiarazi dira iazko urtean.

Cederna Garalurrek Elkartea sortu zenetik ematen du zerbitzu hori, eta urtez urte sakondu eta hobetu egin da. Zerbitzua baliatu duten ekintzaileek oso positiboki baloratzen dute aipatu zerbitzua.

Enpresa-plana Cederna Garalur Elkarteko ‘enpresak eta sustatzaileak’ arloko teknikariek egiten dute. Elkarteak Nafarroako Mendialdeko sustatzaileen esku paratzen du, eta, kasu guztietan, prozesu logikoa da negozioa bideragarria izanen den ala ez jakiteko.

Plan bakoitzaren emaitza oso erabilgarria eta praktikoa da negozio edo jarduera berri bat abiaraztea erabaki duten pertsonentzat edo entitateentzat.

Turismo-sektorea nabarmentzen da
Turismo-sektorean egin dira plan gehien (16), eta ondoren merkataritza-sektorean (10), zerbitzu sektorean (9), nekazaritzako elikagaien eta elikagaien banaketako sektorean (7), zurgindegietan (3), industria-sektoreko enpresetan (2), eta azkenik, bana honako sektore hauetan: hezkuntza/gizarte-integrazioan, esku-langintzan eta nekazaritza eta abeltzaintzan.

Bidasoa-Malerreka  eta Bertizarana, oso aktiboak
Jarduera-esparruka, aktiboena 2010ean Bidasoa-Malerreka eta Bertizarana izan da: 16 enpresa-plan egin dira. Ondoren, Erroibar/Aezkoa/Esteribar eta Agoitz/Irunberri datoz; bietan 8na plan egin dira. Sakanan 7 plan egin dira, 3na Leitzaran/Larraun/Ultzaman eta Baztanen, 2 Iruñerrian, 2 Zangoza eskualdean, eta bana Erronkarin eta Zaraitzun.

Aipatu beharra dago biztanleria gutxiko herrietan turismo-sektoreak duela mugimendu gehien; landetxeen nahiz turismo-establezimendu enblematikoen bitartez. Sektore horretan egin dira enpresa-plan gehien.

Bestalde, gainerako sektoreak biztanleria gehiago duten udalerrietan ageri dira; horiek eskualde osoari ematen diote zerbitzua.

Por | 2011-09-09T11:21:01+00:00 enero 11th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak berrogeita hamar enpresa-plan landu ditu Nafarroako Mendialdean, 2010ean