Oropesako adierazpena sinatu dute, Natura behatzearen inguruko turismo-produktuari buruzkoa

Abenduaren 22an, Oropesan (Toledo), ‘Turespaña’k proposatu zien Gaztela-Mantxako, Gaztela eta Leongo, Galiziako, Nafarroako, Extremadurako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariei, Ingurumen, Landa eta Itsas ingurunetako Ministerioaren ‘Reto Natura 2000’ lankidetza-proiektuan parte hartzen duten tokiko ekintza-taldeei, eta natura lantzen duten hainbat GKEri Oropesako adierazpena sinatzea, natura behatzeko produktu bateratu bat garatzeko plan estrategikoa sortzen lan eginen duen ebatzorgano bat eratzeko helburuarekin.

Cederna Garalur Elkarteak aipatu adierazpena sinatu du. Adierazpen hori sinatuta, konpromisoa hartzen du, sinatu duten gainerako erakunde eta instituzioekin batera, natura behatzeko produktua sortzeko eta sustatzeko baliagarria izanen den plan estrategikoa lantzeko eratu den lan-taldean parte hartzeko, adierazpenean jasotakoari jarraituz: «turismoaren balio-katearen kate-begi guztietan ‘turismo-produktuaren kluba’ metodoari jarraiki».

Taldeak, dagoeneko, heldu dio lan horri, eta FITURen egin zuen lehen bilera. Datozen hilotan beste bilera batzuk eginen dira.

Sortu den taldeak, plan estrategikoa definitzeaz gain, «turismo-sektorea, eta lurraldeak ordezkatuko dituen, eta turismo eta ingurumen arloko administrazioen artean lankidetza eraginkorragoa burutzeko baliagarria izanen den nazio mailako erakunde kudeatzailea sortzeko aukerak aztertuko ditu».

Por | 2011-09-09T10:48:00+00:00 enero 24th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Oropesako adierazpena sinatu dute, Natura behatzearen inguruko turismo-produktuari buruzkoa