Prestakuntza paratu da abian, ‘Marketinean eta Blogak sortzen’

Heldu den urtarrilaren 31n, ‘Marketina eta Blogak sortzea’ izeneko ikastaroa hasiko da. Lekunberrin izanen da, eta 12 orduko iraupena izanen du, hiru egunetan banaturik, eta saio bakoitza 4 ordukoa.

Hastear den ikastaroa Nafarroako Mendialdean turismo-sektoreak bere komertzializaziorako eta marketinerako IKTak erabiltzea xede duen proiektuaren zati da. Proiektua abian jarrita, turismo-arloko enpresek beren lehia-gaitasuna hobetzea espero da, horretarako blogak eta sare sozialak, besteak beste, erabilita.

Komunikazio tresnak (blogak, sare sozialak, Interneteko guneak, besteak beste) funtsezko komunikazio-tresnak dira enpresak merkatuan posizionatzeko, eta, halaber, beren produktuak eta zerbitzuak nazioartean merkaturatzeko erakusleihoa dira. Garrantzi handia hartzen ari da turismo-sektorean, eta horretara bideratu dugu prestakuntza hau.

Honako hau da prestakuntza-egutegia(*)

 

Prestakuntza: “Marketina eta Bloga sortzea”
Herria Egunak
Lekunberri urtarrilaren 31a, otsailaren 2a eta 4a
Larraintzar Otsailaren 7a, 9a eta 11a
Arbizu Otsailaren 14a, 16a eta 18a
Lesaka Otsailaren 21a, 23a eta 25a
Zugarramurdi Otsailaren 28a, eta martxoaren 2a eta 4a
Agoitz Martxoaren 7a, 9a eta 11a
Irunberri Martxoaren 14a, 16a 18a
Zubiri Martxoaren 21a, 23a eta 25a
Aribe Martxoaren 28a eta 30a, eta apirilaren 1a

(*) Egunetan edo lekuetan aldaketak egon daitezke; halakorik gertatuz gero, emanen dugu horren berri.
2011n Cederna Garalur Elkarteak aipatu prestakuntza paratuko du abian, IKTak merkataritzarako erabiltzeko asmoarekin. Lehen hiruhileko honetan marketina eta blogak sortzea izanen dira ardatz, eta urtearen azken hiruhilekoan, berriz, sare sozialak landuko dira.
Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak animatzen ditugu prestakuntza horretan parte hartzera. Interesaturik egonez gero, paratu harremanetan Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Por | 2011-09-09T10:58:36+00:00 enero 23rd, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Prestakuntza paratu da abian, ‘Marketinean eta Blogak sortzen’