“RCB-Rural Convention Bureau” aurkeztu dute Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresuan

RCB_NafarroaOtsailaren 18an, Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II.. Kongresuan aurkeztu zuten Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioak finantzatzen duen lankidetza-proiektu hori. Proiektuan Estatu osoko 5 tokiko ekintza-taldek hartzen dute parte.

Proiektua Cederna Garalur Elkartearen zuzendari gerente Esther Celaya Carrascalek aurkeztu zuen. Cederna Garalur Elkartea da proiektuaren tokiko ekintza-talde koordinatzailea. “RCB Rural Convention Bureau” proiektua landa-eremuetan bileren turismoa sustatzeko aukera ezin hobetzat jotzen da. Horren bitartez lortu asmo da landa-turismoaren urtarokotasuna saihestea, gutxiegi erabiltzen diren azpiegitura publikoei erabilera berriak ematea, eta bileren turismoaren merkatuan ekitaldiak, bilerak, kongresuak… antolatzen dituztenek gero eta gehiago eskatzen duten produktu-eskaintza jartzea bileren turismoaren merkatuan.

Halaxe adierazi zuen Raymond Torrensek, ekitaldiak antolatzen dituen Torrens & Friends agentziaren (Bartzelona) arduradunak: “enpresek leku apartekoak, lasaiak bilatzen dituzte, aisiarako aukerak, natura-aberastasuna dituzten lan-eremuak… landa-eremuak abantailak ditu alderdi horretan…”

Mahai-inguru baten parte zen proiektua, non bileren turismoak dituen aukeren ikuspegia eman baitzen: horretan, Nuria Valverdek ‘bilerak Oloteko sumendien tartean’ izeneko esperientziaren berri eman zuen, eta Ruben Arnandisek Valentziako Erkidegoaren barnealdeko ‘Convention Bureu’-k duela bi urtetik hona egindako lanaren berri.

Bileren turismoa, eta zehazki ‘Rural Convention Bureau’ proiektua, turismo-sektorerako aukera gisa aurkeztu ziren. Mahai-ingurua bukatuta, gaiak piztu zuen interesa agerian geratu zen, eta horren lekuko dugu Espainiako hainbat autonomia-erkidegotako lurraldeen artean izandako kontaktuak.

Por | 2011-08-26T13:16:47+00:00 febrero 23rd, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en “RCB-Rural Convention Bureau” aurkeztu dute Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresuan