Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu Nafarroako Marketin Klubak antolatu duen ‘Turismo-garapenerako eragileak’ izeneko ikastaroan

Ikastaro horren aurtengo edizioan, Cederna Garalur Elkarteak hiru prestakuntza-saio eman dizkie ikastaroan parte hartzen ari diren 15 lagunei: martxoaren 31n, Cederna Garalur Elkartearen jarduerari buruzkoa; apirilaren 4an, hainbat proiektutan egindako lanari buruzkoa; eta apirilaren 6an, turismoari eta turismo-kalitateari buruzkoa.

Lehen saioa marian Serranok (komunikazio arduraduna) eman zuen; honek, elkarteak egiten duen lanaren berri eman zien (helburuak, ekintzak, proiektuak eta bilakaera).

Bigarren Saioa Soraya Diazek (garapen-eragilea) eman zuen. Honek, elkartea lantzen ari den hainbat turismo-proiekturen garapenaz, lankidetzak lan-sistema gisa dituen aukerez, eta garapen eragile batek egiten duen lanaz hitz egin zien ikasleei.

Elkarlanari Nahikari Uriartek (turismoa arloaren teknikaria) eman zion amaiera. Honek, bere hitzaldian, Cederna Garalur Elkarteak turismo-kalitatearen arloan (sektoreari sostengua emate aldera) egiten duen lanaren berri eman zuen.

Ohiko lankidetza hori duela lau urtetik hona lantzen ari da, eta emaitzak oso onak izan dira. Marketin klubak prestatzen dituen turismo arloko etorkizuneko garapen-eragileek modu horretan Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean turismoaren arloan betetzen duen lanaren berri jasotzen dute.

Por | 2011-08-26T13:16:12+00:00 abril 8th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu Nafarroako Marketin Klubak antolatu duen ‘Turismo-garapenerako eragileak’ izeneko ikastaroan