Nafarroako Mendialdeko 63 establezimenduk turismo-kalitatearekiko konpromiso-diploma jaso dute

2010eko Jarduera Onen Eskuliburuak (JOE) banatzeko ekitaldia apirilaren 1ean egin zen  Larraintzarko (Ultzama) gizarte-etxean. Aitorpen hori JOE kalitatearen kudeaketarako sistemaren alde egin duten 63 establezimenduri eman zaie. Bereizgarria turismo-kalitaterako erreferentea da.

Diplomen banaketan honako hauek egon ziren: Juan Ramon Corpas jn., kultura eta turismo-kontseilaria, Carlos Erce jn., turismo-zuzendari nagusia, Francisco Perez jn., Ultzama Ibarreko alkatea, Luis Garate jn. eta Esther Celaya and., Cederna Garalur Elkartearen presidentea eta zuzendari-gerentea, hurrenez hurren.

Cederna Garalur Elkartearen Turismo arloak etengabe dihardu lanean establezimenduek kalitate-sistema horren alde egin dezaten. Garatutako lanaren oinarria kudeaketa eta bezeroarenganako zerbitzua landuz establezimenduaren kalitate globala hobetzea ahalbidetzen duen tresna bat da.

JOE sistemak aukera ematen die turismo arloko enpresetako eta zerbitzuetako kudeatzaileei eta arduradunei arian-arian kalitatearen kulturan murgiltzeko. Emaitza honako hau da: bezeroaren gogobetetasuna areagotzea, bezeroaren fidagarritasuna areagotzea, langileen hobekuntza profesionala, eraginkortasuna eguneroko lanean, eta, ondorioz, «Nafarroako Mendialdea» turismo-xedearen irudi ona.

Aitorpena jaso duten 63 establezimenduek kalitate-sistema ezartzen eta lehendik zutenek berritzen egin dute lan 2010ean.

41ek bere JOE bereizgarria eta kalitatearen aldeko konpromisoa berritu dute, eta 22k iaz egin dute bat sistemarekin. Jarduera Onen Eskuliburuak Nafarroako Mendialdeko ostatuei eta zerbitzu-enpresei banatzen zaie.

Eskuliburua jaso duten enpresak honako hauek izan dira:

Zk Enpresa Herria
1 Lantxurda Etxea Abintzao
2 Jauregia II Etxea Aniz
3 Jauregia I Etxea Aniz
4 Alder jarduerak Agoitz
5 Aoiz taxia Agoitz
6 Santxotena eskultura-parkea Arizkun
7 Lizardiko Borda I Etxea Arizkun
8 Lizardiko Borda II Etxea Arizkun
9 Gontxea landetxea Arizkun
10 Ultzamako Benta Hotela Arraitz-Orkin
11 Juansarenea II Arruitz
12 Juansarenea I Arruitz
13 Mendukiloko Leizea Astitz
14 Aastiz Aterpea Astitz
15 Aritza jatetxe/erretegia Auritz
16 Farmazia Auritz
17 Villa Argentina landetxea Beintza Labaien
18 Beire Aterpea Beire
19 Alkaberea landetxea Bera
20 Peruskenea hotela Beruete
21 Betelu jatetxea Betelu
22 Betelu ostatua Betelu
23 Betelu taberna Betelu
24 El Almadiero landa-ostatua Burgi
25 Alustiza lurrin-denda Doneztebe
26 Ibarrola mertzeria Doneztebe
27 Casa Ostiz denda Doneztebe
28 Kukuka denda Doneztebe
29 Cosas de Casa denda Doneztebe
30 Elgorriaga hotel- bainuetxea Elgorriaga
31 Elgorriaga bainuetxea Elgorriaga
32 Jorge Oteitza Museoa, Javier Ziga kolekzioa Elizondo
33 Ipingi Elizondo
34 Urruska Etxea Elizondo
35 Kaardel landetxea Gaintza
36 Pagozelai jatetxea Gorriti
37 Oroimenaren Etxea Izaba
38 Izabako turismo-bulegoa Izaba
39 Besaro landa-hotela Itzaltzu
40 Casa Sario landa-ostatua Jaurrieta
41 Mirua Lakuntza
42 Baleztenea Etxea Lantz
43 Gartxenia Ostatua Larraintzar
44 Saralegi Taloak Leitza
45 Ayestaran hotela Lekunberri
46 Matxinbeltzenea aterpea Lesaka
47 Atxaspi hotela Lesaka
48 Kattagorri denda Lesaka
49 Ekai hotela Longida
50 Irunberriko Arroila Irunberri
51 Irubide hotela Irunberri
52 Bentas Ardandegia Luzaide
53 Erroibar taxia Mezkiritz
54 Etxatoa landetxea Oderitz
55 Gure Sustraiak Aterpea Ollo
56 El Secreto de Ollo landa-ostatua Ollo
57 Salazar landa-ostatua Hornos
58 Etxeberria landetxea Oskotz
59 Urdazubiko Lezeak Urdazubi
60 Irigoien landa-ostatua Urdazubi
61 Santa Fe ostatua Urraulgoiti
62 Zigako Etxezuria landetxea Ziga
63 Zubietako errota Zubieta
Por | 2011-08-26T13:16:19+00:00 abril 5th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko 63 establezimenduk turismo-kalitatearekiko konpromiso-diploma jaso dute