Beste 5 establezimenduk lortu dute turismo-kalitateko konpromisoaren diploma, eta 19k berritu egin dute

Maiatzaren 11n, Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitatearen Batzordearen bilera egin zen Urdazubin. Aipatu batzordeak onartzen ditu egiaztagiri horiek, kudeaketaren eta bezeroari zuzendutako zerbitzuaren arloan establezimendu bakoitzaren kalitate globala hobetzeko tresna baliagarria.

Nafarroako Gobernuko kide hauek egon ziren aipatu batzordean: Juan Ramon Corpas, Kultura eta Turismo kontseilaria, Begoña Sanzberro, Ingurumen eta Landa-garapen kontseilaria, Carlos Erce, Turismo zuzendari nagusia, eta Fermin Villanueva, Antolamendu eta Turismo-produktuen Zerbitzuaren zuzendaria. Udaletako ordezkariak honako hauek izan ziren: Francisco Jose Enguita (Agoitz), Jose Mª Aierdi (Lekunberri), Santiago Villares (Urdazubi) eta Virgina Aleman (Baztan). Cederna Garalur Elkartea ordezkatu zuten Esther Celaya Carrascalek (Cederna Garalur Elkartearen zuzendari gerentea), Edurne Elsok eta Nahikari Uriartek (Elkartearen Turismo arlokoak).

Erakunde independente horrek (Turismo-zuzendari nagusia buru duena, eta Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duena) Nafarroako Mendialdeko sektore ekonomiko eta zerbitzu publiko guztiak Xedeko Kalitate Planaren barnean kalitateko turismo-eredua ezartzen lankidetzan jardun daitezen lan egiten du. Halaber, zonalde honetan turismoaren kalitatearekin lotura duen beste edozein ekintzari buruzko erabakiak hartzen ditu.

‘Nafarroako Mendialdea’ Xedeko Kalitate Planak 70 udal hartzen ditu bere baitan. Plana Estatuko turismo Idazkaritzak bultzatzen du Turespañaren, Udalerrien eta Probintzien Federazioaren eta Nafarroako Gobernuaren bitartez. Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen du Plana, eta bera arduratzen da kalitate-tresnak (Jarduera Onen Eskuliburuak –JOE-, kasurako) martxan jartzeko eman beharreko laguntza teknikoaz.

Kalitate-plan horren barnean, sentsibilizazio-ekintzak lantzen dira, turismo-sektoreko eragileen artean produktuak eta zerbitzuak sustatzeko, jarduera onak ezartzeko laguntza teknikoa ematen da, kalitate-kontrolak ezartzen dira, eta bisitariei eta bertan bizi direnei inkestak egiten zaizkie.

2011 honetan sistemarekin bat egin duten bost establezimenduak honako hauek dira: Zugarramurdiko Leizeak, eta herri bereko Sorginen Museoa, turismo-bulegoa eta ‘Zugarramurdiko Errota’, eta Artzibarko ‘Torre de Uriz’ landa-hotela.

Beren egiaztagiria berritu duten 19 establezimenduak honako hauek dira:

  • Gontxea landetxea, Arizkun
  • Kukuka denda, Doneztebe
  • Cosas de Casa denda, Doneztebe
  • Zigako Etxezuria landetxea, Ziga
  • Santa Fe ostatua, Urraulgoiti
  • Ekai hotela, Ekai Longida
  • Casa Ostiz, Doneztebe
  • Ipingi, Elizondo
  • Ibarrola mertzeria, Doneztebe
  • Alustiza lurrin-denda, Doneztebe
  • Mirua, natura-jarduerak, Lakuntza
  • Santxotena eskultura-parkea, Arizkun
  • Gure Sustraiak Aterpea, Ollo
  • Astitz aterpetxea, Astitz
  • Beire aterpetxea, Beire
  • Urdazubiko leizeak, Urdazubi
  • Astizko leizeak, AstitzAritza jatetxe-erretegia, Auritz
  • Alder ekintzak, Agoitz.

Establezimenduen kalitatea hobetzeko lana etengabea da. Hortaz, 2011. urte amaierarako beste 3 establezimenduk ‘Jarduera Onen Eskuliburua’ lortzea aurreikusten da. hori lortuz gero, Nafarroako Mendialdeko 69 establezimenduk izanen dute kalitate-sistema hori. Azken urteotan gorakada nabarmena izan da.

Sistema hori ezartzen duten establezimendu gehienak ostatuak dira, eta ondoren museoak eta natura interpretatzeko zentroak, besteak beste.

Pasa den asteazkenean egin zen Kalitate Batzordean, Juan Ramon Corpas kontseilariak zorionak eman zizkien establezimendu guztiei, bai kalitatearen egiaztagiria berritu dutenei, bai lehenengoz lortu dutenei, baita Cederna Garalur Elkarteari ere, egindako kudeaketagatik.

Por | 2011-08-26T13:15:03+00:00 mayo 17th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Beste 5 establezimenduk lortu dute turismo-kalitateko konpromisoaren diploma, eta 19k berritu egin dute