Cederna Garalur Elkartea Andaluziako Adelquivir tokiko ekintza-taldearekin senidetu da

Sevillako Los Palaciosen, apirilaren 29an (ostirala), antolatu zen Nekazaritzako eta Abeltzaintzako XVII. Azokan Cederna Garalur Elkarteak eta Adelquivir Elkarteak bi taldeen arteko senidetze-ekitaldian egin zuten, biek elkarrekin lantzen dituzten lankidetza-proiektuen barnean sortutako harremanaren ondorioz.

Senidetze-ekitaldian Cederna Garalur Elkartearen presidente Luis Garatek eta Adelquivir Elkartearen presidente Antonio Maestrek hartu zuten parte. Horiekin batera ziren: Esther Celaya, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea, eta Jose Antonio Navarro, Adelquivirreko gerentea. Senidetze-ekitaldia azoka inauguratzearekin batera egin zen.

Bi tokiko ekintza-taldeak (Cederna Garalur eta Adelquivir) honako proiektu hauetan ari dira elkarrekin lanean: Europako Landa Artisauen Sarean, Rural Convention Bureaun eta Europako Zaldi Ostatuen Sarean. Senidetzea beste urrats bat da zeinek bere lurraldearen garapenaren inguruan aurrera begirako lankidetza-ekintzak bultzatzeko, azken helburua izanik: “Harreman iraunkorrak izatea, landa-garapenaren arloan hitz egiteko, ezagutzak elkarri pasatzeko eta proiektuak gauzatzeko, esperientziak trukatzeko eta bi taldeak aberastu ditzaketen ekintzak praktikara eramateko”.

Azokan, partaideek zaldiaren eta beste hainbat jardueraren inguruan antolatutako ekintzak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko aukera izan zuen. Aipatu jarduerak honako hauek izan ziren, besteak beste: mandoen arrastatze-erakusketa, zaldi-heziketa bakeroa (Los Palaciosen ohikoa), Reining erakustea (zaldi-jolasak), eta bestelako zaldi-ikuskizunak.

Bestalde, topaketaren barnean, Cederna Garalur Elkartearen presidenteak eta zuzendari-gerenteak zaldi-turismoaren sustatzaileekin, enpresa-erakundeetako ordezkariekin eta bestelako enpresabururekin bilera egin zuten.

Cederna Garalur Elkarteak eta Adelquivirrek lankidetza-proiektuekin abiarazitako bideari jarraipena eman diote. Oraingo honetan, urratsa irmoagoa da, senidetzearen bitartez lankidetzarako konpromiso iraunkorra hartuta.

Por | 2011-08-26T13:16:05+00:00 mayo 3rd, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartea Andaluziako Adelquivir tokiko ekintza-taldearekin senidetu da