Europako Batzordeak Madrilen duen ordezkaritzak Cederna Garalur Elkartearen Europari buruzko Informazio gunea bisitatu du

Bisita maiatzaren 16an (astelehena) izan da.  Cederna Garalur Elkartearen Europari buruzko Informazio guneak Europe Direct sareak Espainian duen arduradun Ana Rio Quintanaren bisita jaso zuen.

Ana Rio Quintana Arantxa Rodriguezekin (Cederna Garalur Elkartearen ‘Europe Direct’ Europari buruzko Informazio gunearen arduraduna) elkartu zen, 2010ean garatutako eta 2011 honetan garatzen ari diren jarduerak baloratzeko.

Egonaldia Cederna garalur Elkartearen bulego nagusia bisitatzeko, eta talde teknikoarekin eta Esther Celaya zuzendari-gerentearekin egoteko ere baliatu zuen. Puntu horretan, Ana Riok Elkartearen beste lan-ildoak ezagutzeko interesa erakutsi zuen, Bereziki ‘Nafarroako Mendialdea’ Landa Grapenerako Programa nola gauzatzen ari den: onartutako proiektuak, gauzatzeak eta egindako justifikazioak.

Topaketa horren xedea izan da sarean lan egiteko bide berriak ezartzea, Europe Direct sarearekin eta Europako Batzordeak Madrilen duen Batzordearen ordezkaritzarekin.

Por | 2011-08-26T13:15:19+00:00 mayo 15th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Europako Batzordeak Madrilen duen ordezkaritzak Cederna Garalur Elkartearen Europari buruzko Informazio gunea bisitatu du