Harrera ona izan du turismo-sektorera zuzendutako IKT prestakuntzak

Pasa den otsailean, Cederna Garalur Elkarteak enpresa-prestakuntzarako bi ildo paratu zituen abian IKT eta kudeaketa arloetan. Turismo-sektoreari zuzendutako prestakuntzan parte hartu dutenek balorazio positiboa egin dute; 10 puntutik 8 puntuko balorazioa eman diote.

‘Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak finkatzeko eta merkatuan posizionatzeko sostengua: marketina lantzeko hastapena eta blogak sortzea’ proiektuaren barnean (‘Nafarroako Mendialdea’ LGP programak babestutako proiektua), tresna teknologikoen erabilpena lantzen ari da turismo arloko enpresekin, horiek Interneten posizionatze aldera.

Lehen seihilekoan, turismo sektoreko 103 enpresek jaso dute prestakuntza marketinean eta blogak sortzeko. Prestakuntza 13 udalerritan eman da: Lekunberri, Larraintzar, Arbizu, Lesaka, Zugarramurdi, Agoitz, Irunberri, Zubiri, Hiriberri Aezkoa, Izaba, Izize, Zangoza, Doneztebe eta Elizondon, guztiak ere Cederna Garalur Elkartearen lan-esparruaren barnean kokatuak.

Parte hartu duten enpresa gehienak turismo-ostatuen arlokoak dira (62 guztira); ondotik datoz turismo-informazioko bulegoak, jarduera-enpresak, gidak, eta abar (33 guztira), eta azkenik, 8 jatetxe.

Prestakuntza gaian adituak diren Cederna Garalur Elkarteko bi teknikarik eman dute: Nahikari Uriartek (turismo-marketina modulua) eta Pablo Rodriguezek (blogak sortzea eta gizarte-sareak).

Urte osoan zehar
Bloga sortzeko lehen zati hori ekainaren 10ean bukatuko da Izaban. Une honetan Elizondon ematen ari dira prestakuntza-ikastaroa, maiatzaren 23tik maiatzaren 27ra bitartean.

Gerora, irailean, prestakuntza ‘gizarte-sareak’ izeneko moduluarekin osatuko da, negozioen merkataritza-kudeaketa eta promozioa lantzera zuzenduta. Azken zati hori aurtengo abendura bitartean landuko da hainbat udalerritan: Doneztebe, Elizondo, Lekunberri, Lesaka, Larraintzar, Arbizu, Aribe, Izize, Erro, Agoitz, Zangoza, Erronkari eta Irunberrin.

Etengabeko eguneratzea
IKTen aldeko interesa garrantzitsua da enpresentzat eta hauek merkatuan posizionatzeko. Hori argi eta garbi uzten du Cederna Garalur Elkartea partaide den Cybersudoe proiektuaren barnean landutako bideoak.

Por | 2011-08-26T13:14:55+00:00 mayo 26th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Harrera ona izan du turismo-sektorera zuzendutako IKT prestakuntzak