‘Hegaldi birtual’ baten aurkezpena, zaldi-ibilbide baterako

2011ko maiatzaren 10n, goizeko 10:00etan, zaldi-ibilbide baten hegaldi birtuala aurkeztu da. Hegaldi birtuala Informazio Geo-erreferentziatuko Sistemen bitartez garatutako plataforma baten zati da, turismo-sektorea aztertzera eta sustatzera aplikaturik.
 
Aurkezpenean honako hauek izan dira: Esther Celaya Carrascal (Elkartearen zuzendari-gerentea) eta Lorea Jamar (hegaldi birtuala sortzeaz arduratu den teknikaria).
Lankidetza-proiektua
‘Cartorural’ Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak sostengatzen duen lankidetza-proiektua da, 1.280.000 euroko aurrekontua duena.

Proiektuan 8 tokiko ekintza-taldek hartzen dute parte. Proiektua bukatutakoan, 90 geruzarekin (mapa ere esan dezakegu) lan eginen duen plataforma geo-erreferentziatu bat (IGS) egonen da garatuta. Horien edukiak 8 atal desberdinetan daude sailkatuak:

Oinarrizko kartografia
Natur ondarea
Kultur ondarea
Inbertsio publikoak
Ekipamenduak eta zerbitzuak
Turismoa
Tokiko produktuak
Cartoruralek Cederna Garalur Elkartearen estrategiari egiten dion ekarpena IGS tresnen eta zehazki proiektu honen bitartez garatutako tresna horren abantaila nagusia lurraldearen analisirako edukiak gainjartzeko aukera da.

Gaur gero garatuak dauden edukiak baliatu dira, eta plataforman inplementatu dira. Halaber, tresnari balio erantsia emanen dioten, eta erabilera eta erabilgarritasun berriak emanen dizkioten eduki propioak landu dira.

Eskaintzen dituen aukeren artean, Cederna Garalur Elkarteak turismo sektorearekin lotura dutenengatik bultzatu du hegaldi birtuala sortzeko ekimen hori zaldi-ibilbide bati lotuta, argi eta garbi turismora zuzenduta, izan ere, gure iritziz, sektore hori garapen-eragilea izan baitaiteke lurraldean.
Bi ildo lantzen dira:

Turismoa planifikatzeko eta garatzeko tresna baliagarria, informazio geo-erreferentziatuko sistema (SIG) baliatuta).  Elkarteak garatutako proiektu guztietarako, baina baita proiektuak, ekimenak nahiz ideiak martxan jarri nahi dituzten, eta xehetasunez eta analisi-elementuak modu geo-erreferentziatuan ezagutzeko tresnak izatea derrigorrezkoa ikusten duten sustatzaile pribatuek eta erakunde publikoek gara ditzaketen ekimenetarako ere.

Lurraldearen turismo-sustapenerako tresna, lehen begiratuan proposamen bideragarria eta erakargarria eskainiko duena.

Hegaldi birtuala: zaldi-ibilbidearen simulazioa
Bigarren ildo horretan, Cederna Garalur Elkarteak balizko zaldi-ibilbide bat erakusten du hegaldi birtualetik. Horretan dihardute lanean beste lankidetza-proiektu baten barnean proposamen gisa aurkezteko. Proiektu horretan parte hartzen ari da ‘Zaldi Ostatuen Europar Sarea’, eta Ingurumen, Landa eta Itsas Ministerioaren finantziazioa du. Proiektuaren xedea da zaldizkoei eta zaldiei ostatua emanen dieten azpiegituretan oinarritutako zaldi-ibilbideak sortzea.

Gaur aurkeztu den plataforma, eta, zehazki, hegaldi birtualak honako hauek eskaintzen ditu:

Teknikariari elementu guztiak bistara edukitzeko (film bat bailitzan), proiektua baloratzeko, aztertzeko eta diseinatzeko aukera, bertan balego bezala, proposamen on bat egiteko beharrezkoa duen informazio tekniko osoarekin.

Turistari, edo bisitaria izan daitekeenari, lurraldearen, bertan topatuko dituen zerbitzuen, ibiliko duen bidearen eta eskainiko zaizkion proposamen osagarrien errealitate birtuala.
Sortze-prozesua, elementu erabilgarriak
Prentsaurrekoan aurkeztutako hegaldiak zaldi-ibilbide baten simulazio birtuala erakusten du. Erabiltzaileak aldez aitzinetik egin dezake paseoa, baita hegaldi birtuala ere, soilik bere ordenagailutik horretaz gozatzeagatik.

Hegaldia sortzeko, orto-argazkiak (aireko argazkiak) erabili dira, 2,5 m/pixeleko bereizmenarekin.

SIG plataformak proiektu guztietara aplika daitezkeen geruzak ditu, honela egituratuta:

Oinarrizko kartografia, honako hauek jasotzen dituena: urtegiak eta urmaelak, errepideak, trenbideak eta sare hidrografikoa.
Autonomia Erkidegoaren eta tokiko ekintza taldearen beraren lurralde mugak (kasu honetan Cederna Garalur Elkartearen jarduera-eremua), udalerriaren eta herriguneen mugaketa.
Lurraldearen barnean Natura Sarea 2000ren parte diren Batasunaren Intereseko Lekuak  markatu dira, baita parkeak eta natura-begiratokiak ere.
Kultur ondarearen elementuak jaso dira, besteak beste: kultur intereseko ondasunak (KIO), erromanikoko monumentuak, eta hegaldi birtualak zeharkatzen dituen eremuetako ondare ukiezinak.
Hegaldian, ibilbidean zehar topa ditzakegun larrialdi-zerbitzuen berri jaso dezakegu: suhiltzaile-etxeak, foruzaingoen bulegoak eta mediku-arretarako zentroak.

Aurkeztutako zaldi-ibilbidearen simulaziorako honako hauek ere geo-erreferentziatu dira:

Ibilbidea bera.
Ibilbidearen hasiera eta amaiera-eremuak.
Beharrezkoak diren azpiegiturak eta zerbitzuak: zaldientzako uraskak eta ura edateko guneak, ostatuak, albaitariak, ferratzaileak, eta abar.
Eta turismo-eskaintza osagarria.

Hegaldi birtuala Interneteko helbide honetan dago:

www.cartorural.es/cedernagaralur
Gaur aurkeztu dugun hegaldi birtualak turismoa sustatzeko Cartorural proiektuarekin garatutako tresnarekin egin daitekeena erakusten digu: paseo birtuala zaldiz, bistez gozatu, lekuak ezagutu, azken finean esperientzia harrigarria eta erakargarria bizi.

Por | 2011-08-26T13:15:46+00:00 mayo 10th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en ‘Hegaldi birtual’ baten aurkezpena, zaldi-ibilbide baterako