Nafarroako Landa Garapenerako Programako Jarraipen Lantaldea batzartu da

Maiatzaren 25ean, jarraipenerako lantaldearen bilera egin zuten, besteak beste Nafarroako Landa Garapenerako Programaren bitarteko ebaluazioa lantzeko.

Lantaldea honako hauek osatzen dute:

  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuetako, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Gizarte Gaietarako, Familia eta Gazteria Departamentuko foru-administrazioko hainbat arduradun eta teknikarik.
  • Administrazio Zentraleko kideek.
  • Europako Batzordeko kideek.
  • Bestelako kide anitzeko organoetako kideek, esate baterako: UCAN, UAGN, Foresna-Zurgaia, EHNE, CONSEBRO, NUKF.
  • Eta honako tokiko ekintza-taldeek: Teder, Eder, Zona Media eta Cederna Garalur.

Bileran Cederna Garalur Elkarteko kideok egon dira: Esther Celaya Carrascal (Cederna Garalur Elkartearen zuzendari gerentea) eta Raquel Aldaz eta Maider Vicente (LGP programaren teknikariak). Bileran zehar, intereseko hainbat puntu landu dira: gauzatze finantzarioa, 2010eko bitarteko txostenaren aurkezpena, Europako Batzordeak egindako azterketa, programa aldatzeko proposamenak, eta eragiketak aukeratzeko irizpideak eguneratzea.

Bileran honako hauek ere parte hartu zuten: Jesus Mª Echeverria, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia, eta Foru Erkidegoko gainerako tokiko ekintza-taldeetako teknikariak

Por | 2011-08-26T13:14:40+00:00 mayo 27th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Landa Garapenerako Programako Jarraipen Lantaldea batzartu da