Reto-Natura 2000 presente egonen da faunako eta landa-garapeneko turismoko 2. jardunaldian

Heldu den ekainaren 9an eginen dira jardunaldi horiek Montgai (Katalunia) herrian, helburua izanik halako turismo motaren inguruko esperientzien erakusleiho izatea.

Jose Angel Garciak (Teruelgo Calamochako ‘Adri Jiloca Gallocanta’ tokiko ekintza-taldeko gerentea) Espainiako ornitologia-turismoko sarea aurkeztuko du; landa-garapenaren aldeko apustua. Cederna Garalur Elkarteak Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak sostengatzen duen lankidetza-proiektua horretan parte hartzen du.

Jardunaldian hainbat esperientziaren berri emanen da, besteak beste: Estatuko landa-lurraldeetatik hurbilen dauden horiena, eta urrunago daudenena (beharbada, landa-lurraldeetan aplikagarriak). Egun oso batean honako hauek bateratuko dira: enpresaren mundua, kontserbazio-erakundeena eta administrazioarena, guztion artean lurraldearen eta okupazioaren esanetara egonen den eredua bilatze aldera.

Horrez gain, hainbat gai landuko dira:

  • Halako turismo motarekin lotura duten beste proiektuak.
  • Ornitologia-turismoari buruzko nazioarteko azokaz hitz eginen da. Gora bidean den sektore horren garrantzia baloratuko da.
  • Eta halako turismoak landa-garapenean eta ekonomian duen eta izan dezakeen eragina aztertuko da.
Por | 2011-08-26T13:14:32+00:00 mayo 30th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Reto-Natura 2000 presente egonen da faunako eta landa-garapeneko turismoko 2. jardunaldian