Topaketa teknologikoak Zangozan

Dendariei, ostalaritza-sektoreari, autonomoei, industria arloko ETEei… Nafarroako Mendialdean negozio baten buru den edonori zuzendua.

Informatika- eta komunikazio-tresnei albait etekinik handiena ateratzeko, eta enpresa-kudeaketa optimizatzeko.

Cybersudoe proiektuaren barnean, eta Erkidegoaren Interreg IV B Ekimenaren sostenguarekin.

Heldu den ekainaren 14an (asteartea), aipatu topaketa teknologikoak eginen dira Zangozako Kultur Etxean, helburua izanik enpresei, dendariei, autonomoei eguneroko kudeaketan lagunduko dieten guneak eta tresnak ematea.

Enpresei lan-saio bat proposatzen zaie, eta horretan, gaur egun interesekoak diren eta geroari begira aukerak ematen dituzten bi gai aztertuko dira:

Ziurtagiri digitala eta sinadura digitala: Zer da ziurtagiri digitala? Nola lortzen da? Erabilgarritasuna, onurak. Zer izapide eta kudeaketa egin daitezke ziurtagiri digitalarekin? , Eta abar.

Faktura elektronikoa eta agirien kudeaketa: Ba al dut nire enpresan dagoen informazio guztiaren berri? Ba al dakit non topatu? Zenbat denbora ematen dut agiriak bilatzen? Zenbat diru eta espazio eskaintzen dizkiot nire enpresaren izapideei?
Ebaluazio diagnostikoa
Topaketa teknologiko horiekin batera, enpresek, gehienez ere 30ek, diagnostikoa egitea eska dezakete, IKTak beren jardueran txertatzea aztertze aldera. Diagnostiko horiek ez dute kosturik izanen enpresentzat, % 100eko finantziazioa baitute proiektuaren barnean.

Horren guztiaren xedea da informazioa irisgarriago bihurtzea, hiru hizkuntzatan egonen den ‘on line’ plataforma sortzea, eta horren barruan enpresek edukietara eta gida metodologikoetara sartzeko aukera izatea, baita aipatu diagnostikoak egitea eskatzeko aukera izatea ere. Helbidea honako hau da: www.cybersudoe.eu

Argibide gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Irene Gastaminzarekin 696539810 telefono-zenbakira deituta

Por | 2011-08-26T13:14:47+00:00 mayo 27th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Topaketa teknologikoak Zangozan