«Zaldi-turismoaren geroak dituen aukerak Espainian» izeneko jardunaldian parte hartzea

Maiatzaren 26an egin zen topaketa hori Bartzelonan. Bertan parte hartu zuten Esther Celaya Carrascalek (Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea) eta Kontxi Sansiñena Jauregik (elkartearen proiektu-arduraduna).

Menorcako ‘Desti’ fundazioak gonbidaturik, Espainiak zaldi-turismo gisa dituen aukerei, eta arlo horretako etorkizun-estrategiei buruz hausnarketa egiteko lan jardunaldian parte hartu zuten.

Egindako lana eta izandako harremanak Cederna Garalur Elkarteak ‘Zaldi Ostatuen Sare Europarra’ izeneko proiektuan oinarrituta egiten ari den lanari mesedegarri gertatuko zaizkio.

Por | 2011-08-26T13:17:43+00:00 mayo 31st, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en «Zaldi-turismoaren geroak dituen aukerak Espainian» izeneko jardunaldian parte hartzea