Berrikuntzako eta landa-garapeneko gizarte-guneak

Palentziako ‘El Convento Santa Maria de Mave’ ostatuan egin zen, maiatzaren 25ean eta 26ean, ‘Berrikuntzako eta landa-garapeneko gizarte-guneak (landa-garapena erronka berrien aitzinean)’ izeneko jardunaldia. Jardunaldi horretan Cederna Garalur Elkarteko teknikari Soraya Diazek hartu zuen parte, ‘Europa erromanikoa’ eta ‘Reto-Natura 2000’ proiektuen arduraduna.

Berrikuntzako Gizarte Guneak ikerkuntzarako metodologia berria dira. Horren barnean, eraketa-sistemak sortzen dira ikerkuntza-jarduera osoan azken erabiltzaile errealaren eta komunitatearen parte-hartzearekin batera; hasi helburuen definizioarekin, eta horiek baliatzeraino eta esperimentatzeraino, tartean direlarik beste ikerketa-eragileekin definitzea, diseinatzea eta baterako sorkuntza.

‘Gune’ horiek tresna interesgarria dira tokiko ekintza-taldeek egiten duten lana egiteko. Arrazoi horrengatik egin ziren jardunaldiak Palentzian. Bi egunetan zehar, parte-hartzaileek baloratu ahal izan zuten nola txerta daitekeen landa-garapenaren inguruan egiten den lana Berrikuntzako eta Landa-garapeneko Guneetan.

Jardunaldian Elena Aracenok (Landa Garapeneko Sare Europarreko kanpoko aditua) hartu zuen parte. Horrek Europaren eta Berrikuntzako Gizarte Gune horien landa-garapenaren ikuspegia eman zuen. Horrez gain, Jesus Gonzalez Regidorrek ere parte hartu zuen; lan-metodologia horrek Espainian duen egoeraz hitz egin zuen, eta Leader programak urte hauetan izan duen bilakaerarekin lotu zuen.

Por | 2011-08-26T13:13:57+00:00 junio 2nd, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Berrikuntzako eta landa-garapeneko gizarte-guneak