IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura. Proiektuari irailaren 19an emanen zaio hasiera Erronkarik, eta azaroaren amaierara arte luzatuko da. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan izanen da, eta herri bakoitzean egonen den aste horretan herritarrei zabalik egonen da. Honako herri hauetan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangoza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.
Proiektu horren helburu nagusia da teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean.
Nafarroako Mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea da gakoa. Bi gai lantzen dira nagusiki: Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa eta administrazio elektronikoa (administrazio-e).
Izenburuak dioen bezala: ‘Aste digitala zure udalerrian’, gure asmoa da ‘IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura’ izeneko programa astero eskualde-buru batera eramatea. Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak proiektuaren eskura jarri du IKT Autobusa, astez aste herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen dena.
Proiektuaren onura jasoko duen publikoa Nafarroako Mendialdeko herritarrak dira.
Proiektua 2011ko irailetik abendura bitartean garatuko da, 8 udalerritan. Astebetez udalerri batean IKTak eta horiek herritarrei ematen dizkieten aukerak sustatzeko, horren inguruko prestakuntza jasotzeko eta zabaltzeko egitasmo osoa landuko da.
Ekintzak lantzeko asteak eta herriak honako hauek dira:
- Erronkari: irailaren 19tik 23ra bitartean
- Zubiri: irailaren 26tik 30era bitartean
- Agoitz: Urriaren 3tik 7ra bitartean
- Zangoza: Urriaren 17tik 21era bitartean
- Altsasu: urriaren 24tik 28ra bitartean
- Lekunberri: azaroaren 7tik 11ra bitartean
- Bera: azaroaren 14tik 18ra bitartean
- Elizondo: azaroaren 21etik 25ra bitarteanç
Proiektuari buruzko argibide gehiago nahi baduzu, sartu hemen.
Proiektuari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, egizu formulario honen bidez.