Cederna Garalur Elkarteak 3 sentsibilizazio-jardunaldi antolatu ditu turismo-kalitatearen Q ezagutzera emateko

Elkarteak «Nafarroako Mendialdea» xedeko kalitate-planaren barnean kalitateko xedea lortze aldera burutzen duen lanaren barruan, datozen egunotan Cederna Garalur Elkarteak sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu ditu ostalariei zuzenduta, ‘kalitatearen Q’ izenaz ezagun den kalitate-sistemaren berri emateko.

‘Kalitatearen Q’ Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak ematen duen aitorpena da, turismo-arloko enpresentzat bereziki sortutako kalitate-sistema ezartzea lortzen duten establezimenduei emana. Cederna Garalur Elkarteak hainbat urte daramatza lanean Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak Nafarroan duen lurralde-ordezkaritza gisa.

‘Nafarroako Mendialdea’ xedean emaitzak oso interesgarriak eta erakargarriak suertatzen ari dira.

Gaur egun, Nafarroan 76 establezimenduk dute ziurtagiria (horien artean 19 Eroski katekoak eta 2 McDonalsekoak); 76 horietatik, 23 Nafarroako Mendialdean daude. Bestalde, 10 establezimendu lanean ari dira kalitatearen Q ziurtagiria lortzen, eta horietatik 6 Nafarroako Mendialdekoak dira.

Turismo-ostatuetako jabeei eta kudeatzaileei zuzendutako jardunaldiak honako hauek izanen dira:

  • Urriaren 20an, goizeko 10:00etan, Cederna Garalur Elkarteak Arbizun duen egoitzan.
  • Urriaren 21ean, goizeko 10:00etan, Zangozako udaletxean.
  • Azaroaren 23an, goizeko 11:00etan, Izabako Oroimenaren Etxean.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago izateko, Cederna Garalur Elkartearekin para zaitezke harremanetan gure web orriko ‘kontaktua’ atalaren bidez.

Por | 2011-10-20T13:11:07+00:00 octubre 18th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 3 sentsibilizazio-jardunaldi antolatu ditu turismo-kalitatearen Q ezagutzera emateko