Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct guneak Ekintzailearen Egunean parte hartu zuen

Urriaren 27an ospatu zen Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzen Zentro Europarrean (CEIN) Ekintzailearen Eguna. Aurten ere Cederna Garalur Elkarteak, Europe Directen bitartez, ekitaldian parte hartu zuen informazio-stand batekin.

 

Lankidetza hori 2009an hasi zen. ETEak eta ekintzaileak publiko xede garrantzitsuak dira, tokian tokiko garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko kolektibo garrantzitsua. Hori dela-eta, Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct informazio-gunearentzat enpresa-ekimena bultzatzera bideratutako jarduerak eta ekintzak informaziorako lehentasunetako bat dira.
 
Hainbat eremu, hainbat eginkizun
 
Ekintzailearen eguna, aurten, hainbat eremutan antolatu da:

  • Hartu kafe bat honekin… Hainbat sektoretan arrakasta izan duten enpresabururekin eta ekintzailerekin aldez aurretiko hitzordua.

    Argazki-oina: Hainbat lagun, Cederna Garalur Elkartearen standean interesaturik.

  • Enpresa kudeatzeko liburutegia
  • Finantzaketa
  • Informazio-gunea: Zure enpresa sortzeko, elkarteren bateko kide egiteko nahiz prestakuntza jasotzeko, Nafarroan dituzun erakundeei eta lekuei buruzko informazioa jasotzeko gunea.

Cederna Garalur Elkartea informaziorako gune horretan egon zen hainbat argitalpenen bitartez: Europe Direct gunearenak berarenak, EBko zerbitzu-sareak kasu; Europako ETEen legeari buruzko informazioa; Solvit sarea; eta Elkartearen ‘enpresak eta sustatzaileak’ arlotik emandako zenbait argitalpen: Nafarroako Mendialdeko ekintzaileendako gidak, kasu: Merkatuen ikerketa; enpresen erantzukizun soziala; enpresa arrakastaz finkatzeko hamar gako; zure bezeroa eta marketin mix-a.
 
Lankidetza horren asmoa da kultura ekintzailea bultzatzea, enpresa-ekimena bultzatuko duten Europar Batasuneko ekimenei buruzko informazioa zabaltzea (ekintzaileendako Erasmus programa, esate baterako), eta informazio-gune europarra garen aldetik gure zerbitzuen berri ematea.
 
Mahaiak eta lantaldeak

Jardunaldiko zenbait mahaitan eta lantaldetan ere parte hartu genuen.
Jardunaldian izan ziren Arantxa Rodriguez eta Beatriz Chagoyen, Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct guneko eta Enpresak eta Sustatzaileak ataleko arduradunak, hurrenez hurren. Hainbat lantaldetan parte hartu zuten; esaterako, Nafarroako Sormen Industrien Sektore Diagnostikoaren aurkezpenekoan, ‘Organza’ proiektu europarrean, eta hainbat esperientziaren berri jaso zuen mahai-inguru batean: ‘Etxe piztua’ eta ‘Bilbao Desing Academy’.
 
Carlos Barrabesek jende ugari elkartu zuen ‘Joera globalak: horren eragina enpresan’ izeneko bere txostenarekin. Hainbat kontzeptu azaldu zizkigun, besteak beste: baterako berrikuntza, ingurune aldakorrera egokitzea, bezero esperientzia, berrikuntza irekia, glokalitatea, intraekintzailea, disrupzioa, web 2.0, eta abar. Enpresaburuek hitz horien esanahia ezagutu ez ezik, aplikatu ere egin behar dituzte gure enpresetan. Hitz horiek ezin dira arrotzak izan; aitzitik, enpresa-ekintzailearen DNAn egon behar dute.

Por | 2011-10-31T12:57:36+00:00 octubre 31st, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct guneak Ekintzailearen Egunean parte hartu zuen