«Europako Zaldi Ostatuen Sarea» proiektuko bazkideen bisita aipatu ostatuetara

Europako Zaldi Ostatuen Sareko (EZOS) bazkideak Ultzamako 'Doble A Lizaso' hipikara egindako bisitaldian.

Urriaren 4tik 6ra, ‘Europako Zaldi Ostatuen Sarea’ izeneko proiektuan esku hartzen duten tokiko ekintza-taldeetako teknikariak eta arduradunak bisita egin dute bertatik bertara Nafarroan.

Jardunaldiari hasiera emateko, proiektua koordinatzeko lan-bilera egin zen.

Aipatu lan-bilera horretan, proiektuan aitzina atera diren hainbat puntu aztertu ziren. Horien artean azpimarratzekoak:

1.- Zaldi-ibilbideen gaur egungo egoera lurraldez lurralde.

2.- Espainiako Hipika Errege Federazioarekiko esparru-hitzarmenak izanen dituen ezaugarriak zehazteko lana.

3.- Erakunde kudeatzailearen bideragarritasun-azterketari buruzko proposamenaren aurkezpena.

4.- Europako Zaldi Ostatuen Sarearen esku-liburua eta arautegia onartzea, eta aurrerantzean sarera atxikiko diren establezimenduek bete beharko dituzten baldintzak definitzea.

Horrez gain, bazkideek zaldi-ibilbide baterako hegaldi birtualean Cederna Garalur Elkarteak egindako lana eta Ultzamako I. Raidarekin garatutako lankidetza ezagutzeko parada izan zuten.

Topaketak aukera eman du honako hauek ezagutzeko: Lizasoko Doble A hipika gunea, Eltzaburuko Haras de Ultzamaren instalazioak eta Zenozko ‘Ultzama’ goi-errendimenduko hipika gunea. Ibilaldia osatze aldera, aurrera begira Europako Zaldi Ostatuen Sareko kide izan daitezkeen hotel-establezimenduak bisitatu zituzten. Jardunaldia baliagarria izan da bazkideek ezagut zezaten Cederna Garalur Elkartearen lan-esparruan hipikaren inguruan dagoen errealitatea.

Proiektuaren bazkideak urri honetan elkartuko dira berriro ere Adrepes-en (Portugal). Anfitrioia ‘Adrepes’ tokiko ekintza-taldea izanen da. Portugaleko topaketa baliagarria izanen da Europako Zaldi Ostatuen Sare horri bultzada emateko elementu guztiak mahai gainean paratzea ahalbidetuko duten alderdi guztiak behin betikoz ixteko, baita Portugaleko taldearen errealitatea zein den ezagutzeko ere.

Egindako lanak aukera emanen die bazkideei definituko den araudia betetzen duten establezimenduak aukeratzeko. Halaber, lurralde bakoitzeko zaldi-ibilbideak sortu ahal izanen dira, guztiak ere EZOS ‘Europako Zaldi Ostatuen Sarea’ markaren barnean.

Por | 2011-10-06T15:24:20+00:00 octubre 6th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en «Europako Zaldi Ostatuen Sarea» proiektuko bazkideen bisita aipatu ostatuetara