«Jarduera Onen Eskuliburuak» izenekoekin bereizitako establezimenduek beren prestakuntza osatu dute

Prestakuntza bi egunetan landu da: irailaren 26an eta 27an. Cederna Garalur Elkarteko Turismo arloaren buru Edurne Elsok eman ditu saioak. Horien bitartez, ‘Jarduera Onen Eskuliburuak’ izenekoekin bereizitako establezimenduen jabeen prestakuntza-prozesua osatu da. Akreditazio horretara biltzen diren establezimendu guztiek nahitaez bete beharreko prestakuntza da.

Cederna Garalur Elkartearen egoitzan izandako prestakuntza presentziala

 

Xedean turismo-kalitatea lantzeko sistema integralaren (SICTED) proiektuaren inguruko gaiak landu dira. Prestakuntza-moduluak honako hauek izan dira: zerbitzu-estrategia, legeria aplikagarria, kexak eta iradokizunak, inkestak egiteko metodoak, SICTED eta kudeaketa-plataforma.

Prestakuntza-jardunaldi presentzial hauetan honako establezimendu hauek hartu dute parte:

1.- Ayestaran hotela, Lekunberri
2.- Gartxenia hotela, Larraintzar
3.- Baleztena etxea, Lantz
4.- Peruskenea hotela, Beruete
5.- Etxeberria landetxea, Oskotz
6.- Irigoienea landa-ostatua, Urdazubi
7.- Pagozelai jatetxea
8.- Jauregia I eta Jauregia II landetxeak, Aniz
9.- Lizardiko Borda I eta Lizardiko Borda II landetxeak, Arizkun
10.- Urruska landetxea, elizondo
11.- Zubietako errota
12.- Metsola apartamentuak, Izaba

Jarduera Onen Eskuliburuak dituzten baina saio hauetan parte hartzerik izan ez duten establezimenduei urrutiko prestakuntza lantzeko aukera eman die Cederna Garalur Elkarteak. Honako hauek:

Venta Ultzama hotela, Kaardel landetxea, Mirador de Ultzama hotela, Xabierreko gaztelua, Casa Zabaleta jatetxea (Oibar), Kaluxa jatetxea, Ekai hotela,  Etxatoa landetxea (Oderitz), Atxaspi hotela (Lesaka), Besaro hotela (Itzaltzu), Juansarenea  I eta II landetxeak (Arruitz), Lantxurda landetxea (Abintzao), Irunberriko arroila, Irubide hotela (Irunberri), Elgorriaga hotela, Elgorriagako bainuetxea, Villa Argentina landetxea (Beintza Labaien),  Alkebera  landetxea (Bera), Jorge Oteiza Baztan Museoa (Elizondo), Betelu jatetxea, Betelu ostatua, Betelu taberna, Salazar landa-ostatua (Orontze), Casa Sario (Jaurrieta), Kattagorri mertzeria, Almadiero landa-ostatua (Burgi), Matxinbeltzenea aterpea, Izabako turismo-bulegoa, Oroimenaren Etxea (Izaba), Aurizko farmazia.

Urrutiko prestakuntzak presentzialak izan dituen modulu berdinak izanen ditu. Ondoren, ebaluazio-test bat bete beharko dute, eta Cederna Garalur Elkartera igorri beharko dute urriaren 7a baino lehen.

Denetara, 45 establezimenduk jaso dute beren negozioen kalitatea hobetzeko prozesuaren zati den prestakuntza horren onura, bai establezimenduk eta bai bestelako zerbitzuk ere.

Por | 2011-10-04T07:26:40+00:00 octubre 4th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en «Jarduera Onen Eskuliburuak» izenekoekin bereizitako establezimenduek beren prestakuntza osatu dute