Zabalik jarraitzen du turismo eta enpresa sektorerako prestakuntzarako izena emateko epea. Eman izena orain!

Cederna Garalur Elkarteak zabalik du oraindik ere ‘kostuen kudeaketa, fakturazioa, sare sozialak eta blogak’ izeneko prestakuntza ekintza. Prestakuntzarako egutegia 2011. urte amaiera arte luzatuko da. Orain arte prestakuntza horretan parte hartu dutenak oso pozik agertu dira emaitzekin… Ez utzi aukerari ihes egiten!

Ikastaroen egutegia kontsulta dezakezue eta horietan izena eman dezakezue ondoren ikusiko duzuen formularioan. Izen-ematea telefono bidez egin dezakezu 948 20 66 97 zenbakira deituta (Julia Calvillo) edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Gainera, web orri horretako egutegi-agendan ikastaroei buruzko informazioa jaso dezakezu urte amaiera bitartean. Kontsulta itzazu datak eta ikastaroak, eta aukeratu zure enpresak, ostatuak nahiz establezimenduak gehien behar duena.

Enpresei Interneten posizionamenduaren ateak zabaltzen dizkien prestakuntza esperientzia interesgarria da. Halaber, enpresei kalitateko prestakuntza ekonomiko – finantzarioa ematen die.

Kontsultatu ikastaroen zerrenda formularioan izena emateko

Por | 2011-10-19T09:43:34+00:00 octubre 19th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Zabalik jarraitzen du turismo eta enpresa sektorerako prestakuntzarako izena emateko epea. Eman izena orain!