Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak EBri buruzko informazioa sakelako telefonora eramateko aplikazioa kaleratu du

Aplikazio berriak Europako Batzordearen azken berriak, Espainian antolatzen diren Europari buruzko ekimenak eta EBren ordezkaritzaren prentsa deialdiak eramaten ditu mugikorrera. iPhone eta Android telefonoetarako bertsioak daude, eta doakoa da.

Europar Batzordeak Espainian duen ordezkariak gadget iGoogle bat ere aurkeztu du, mugikorraren aplikazioaren ezaugarri berdinak dituena.

Europar Batasunak Espainian duen ordezkaritzak mugikorretarako aplikazio berria kaleratu du, Android eta iPhone telefonoetatik jaitsi daitekeena. Aplikazio horretatik Europar Batzordearen azken berriak eta Espainian antolatuko diren Europari buruzko ekimenen agenda jaitsi ditzakegu. Halaber, sariak, mintegiak, ikastaroak eta herritarrentzat interesekoak izanen diren bestelako gertakariak ezagutzeko aukera izanen dugu. Bestalde, aplikazioak ordezkaritzaren azken prentsa deialdien berri ematen du, publiko espezializatuago bati zuzenduta. Era berean, gadget iGoogle ere kaleratu da; aplikazio horrek eduki berberak ematen ditu argitara Googleren orri pertsonalizatuetarako.

App horrekin (mugikorrerako aplikazioa) Europar Batasunak Espainian duen ordezkaritzak argi du zenbateko garrantzia duen kanal horrek ordezkaritzaren jardueren eta Europari buruzko albisteen berri emateko. Francisco Fonseca, ordezkaritzaren burua, Espainian Europar Batasunari buruzko jardueren berri modu horretan ematearen aldeko agertu da, izan ere: «Herritarrekin harremanetan egoteko, eta hauek aktiboki bila ibili beharrean informazioa zuzenean iristeko oinarrizko eta nahitaezko urratsa da. Asmoa da, besterik gabe, eduki horietara sartzea erraztea, gero eta indar handiagoa hartzen ari diren tresna berriak kontuan hartuta». Horrez gain, esan du aplikazio horiek doakoak direla; hartara, herritarrak are errazago izanen du Europari Buruzko informazioaren berri edukitzea.

Mugikorrerako aplikazioa eta gadget aplikazioa garatzeko, Europar Batasunak Espainian duen ordezkaritzak Euroalert.net-en laguntza jaso du. Horren zuzendari Jose Luis Marinen iritziz, urrats horrekin «Europar Batzordearen ordezkaritza herri-administrazioen buru jarri da herritarrekin harremanetan paratzeko ereduan, kanal mugikorren bitartez».

Aplikazioak dohainik jaits daitezke App Store eta Android Market-etik, prentsa-ohar honen amaieran dauden esteken bidez, eta Europar Batasunak Espainian duen ordezkaritzaren orritik, baita Euroalert.net-en on-line dendatik ere.

Por | 2011-11-18T10:02:26+00:00 noviembre 18th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak EBri buruzko informazioa sakelako telefonora eramateko aplikazioa kaleratu du