Donezteben komunitate-dinamizazioari eta turismoari buruzko enplegu-tailerra lantzen ari dira

Komunitate-dinamizazioari eta turismoa suspertzeari buruzko enplegu-tailerra Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez bultzatutako eta finantzatutako prestakuntza eta enplegu-tailerra da, Cederna Garalur Elkarteak sustatua, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu publikoaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin. Bidasoako lau toki-erakundek babesten dute (Doneztebe, Lesaka, Baztan eta Bera), eta Prestakuntzarako, Birziklapenerako eta Enplegurako Nafarroako Institutuko Sustapen eta Garapen Unitatearen aholkularitza tekniko du. Enplegu-tailerra azaroan hasi zen, eta 2012ko apirilera arte luzatuko da.

Eremuko 15 lagun prestatzen ari dira komunitate-dinamizazioaren eta turismoa suspertzearen inguruan. Asmoa da, prestakuntza amaitzerako, gai izatea kultura eta turismo-proiektuak dinamizatzeko eta kudeatzeko, eta aukera izatea lan-merkatuan txertatzeko turismo eta kultura lantzen dituzten enpresen edota zonaldeko toki-erakundeen bitartez.

Prestakuntzak iraunen dituen sei hilabete horietan, enplegu-tailerreko ikasleek honako prestakuntza jasoko dute:

  • Komunitatearen dinamizazioa: Metodologia, teknikak eta tresnak, elkarteei sostengua.
  •  Turismoa suspertzea: turismoa suspertzeko proiektuak, aisia-egoeratan daudenen artean taldeak sortzea eta dinamizatzea, jolas-jarduerak eta jarduera fisikoak eta olgetarakoak turismo-animazioan, eta tailerrak eta kultur jarduerak turismoa eta jolasak suspertzeko.

Parte hartzen ari diren ikasleek praktikak eginen dituzte hainbat erakunde, elkarte, eta abarretan. Datozen hilabeteotan horren berri ematea espero dugu.

Por | 2011-12-22T13:21:39+00:00 diciembre 22nd, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Donezteben komunitate-dinamizazioari eta turismoari buruzko enplegu-tailerra lantzen ari dira