Isabel Elizalde Arretxea da Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerente izendatu berria

argazkian Isabel Elizalde Zuzendaritza Batzordeko kideekin)

Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordea lanean hasi da Isabel Elizalderekin. Urtarrilaren 30ean egin zen lehen bilera zuzendari-gerente izendatu berriarekin. Helburua: hasitako lan-ildoa indartzea eta ‘Nafarroako Mendialdea – LGP’ programaren 2012rako lehen deia egitea onartzea.

Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak abenduaren 20an izendatu zuen Isabel Elizalde Arretxea Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerente. Lurraldea ondo baino hobeto ezagutzen du, eta eskarmentu handia du landa-garapenean eta enpresa-kudeaketan.
Zuzendari-gerente izendatu berria 2012ko urtarrilaren hasieratik beretik hasi zen lanean. Urtarrilaren 30ean izan zuen bere lehen bilera Zuzendaritza Batzordearekin. (argazkian Isabel Elizalde Zuzendaritza Batzordeko kideekin).

Horrela, Cederna Garalur Elkarteak, zuzendari-gerente izendatu berriarekin eta Zuzendaritza Batzorde berriarekin, etapa berri bati heldu dio, non lurraldearen erreferente den garapen-erakunde hau sendotzearen eta indartzearen aldeko apustua egin baitugu. Etapa horretan, oinarrizko lan-printzipioak izanen dira  informazioa, komunikazioa, lankidetza eta zonaldearekiko eta bertako eragileekiko zuzeneko harremana.
 
Cederna Garalur Elkarteak 8 agentzia ditu lurraldean, eta sostengu-talde bat Iruñean. Elkartearen asmoa da tresna baliagarria, eraginkorra eta eragimen handikoa izatea, gure herrietan jarduera sortzen eta garapen sozial eta ekonomikoa lortzen lagunduko duten dinamikak garatzeko, sustatzaile publikoak nahiz pribatuak bultzatuz, horiei sostengua emanez eta lagun eginez. Eginkizun horretan, Cederna Garalur Elkarteak erakunde argia, eta gure lurraldeen bizi-kalitatea hobetzea eta arlo horretan aurrera egitea azken xede duten erakundeekiko eta taldeekiko estrategiak partekatzeko eta akordioak lortzeko erakunde irekia nahi du izan, Nafarroako Mendialdearen garapen jasangarriaren alde eginez argi eta garbi.

Azken finean, Cederna Garalur Elkartea lurraldearendako eta lurraldearekin lan egiten duen lurraldeko erakunde gisa ulertuta.

Por | 2012-02-02T11:31:52+00:00 febrero 2nd, 2012|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Isabel Elizalde Arretxea da Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerente izendatu berria