Cederna Garalur: Nafarroako Mendialdeko enpresa txikien eta ertainen alde

P + T PROGRAMA (PRESTAKUNTZA + TUTORETZA), ETEentzat
Cederna Garalur Elkartearen ‘enpresak eta sustatzaileak’ arloak ETEentzako prestakuntza- eta tutoretza-programa hau landu du, ETEei tutoretza pertsonalizatua izanen duen prestakuntza-eskaintza emateko.

Prestakuntza- eta tutoretza-programa horren barnean, hainbat prestakuntza-tailer antolatu dira gai hauei buruz:

ZERGA KUDEAKETA: jakin ezazu zein zerga ordaintzen dituzun eta nola hobetu zure kudeaketa ogasunarekiko
•    Zein zerga ordaintzen ditudan eta zergatik ordaintzen ditudan jakitea.
•    BEZaren eta PFEZaren zein erregimen den egokiena kalkulatzen ikastea, zerga gutxiago ordaintze aldera.
•    Araubideen arteko desberdintasunak ezagutzea, eta horietako bakoitzak zein ondorio dakartzan.
•    Zerga-egutegiarekin, zergekin eta nire betebeharrekin trebatzea, administrazioarekiko betebeharretan eguneratuta egoteko.

Eguna: apirilaren 17a eta 19a
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Non: Leitzako udal-liburutegia

KONTABILITATE KUDEAKETA: zure aholkularia ulertzen ikastea
•    Aholkularia ulertzea ahalbidetuko duten oinarrizko kontabilitate-ezagutzak lortzea.
•    Balantzeak eta emaitzen kontuak zertarako balio duten, eta zer-nolako informazioa ematen duten ulertzea.
•    Nire enpresaren egoeraren analisitik abiatuta erabakiak hartzea.
•    Administrazioarekin egunean egoteko, enpresari naizen aldetik, nire kontabilitate betebeharrak ezagutzea.

Egunak: apirilaren 23a eta 24a
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Non: Mitxausenea Kultur Etxean, Lekunberri.

FINANTZA KUDEAKETA: negoziazioa bankuekin eta fakturazioa
•    Beharrezkoa dudan finantziazioa denborarekin kalkulatzen ikastea, eta aurrera begirako premiak aurreikustea.
•    Oinarrizko finantza-produktuak identifikatzea eta ezagutzea, eta horietatik egoera zehatz batean zein den egokiena jakitea.
•    Finantza-erakundeekin zehaztasunez negoziatzeko eta nire proiektua defendatzeko alderdi tekniko garrantzitsuak ezagutzea.
•    Hainbat proposamenen arteko aldea zein den eta horietatik interes gutxiago ordaintzeko egokiena zein den ezagutzea.
•    Faktura bat egiterakoan, oinarrizko alderdiak zein diren ikastea.

Egunak: maiatzaren 15a eta 17a
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Non: Cederna Garalur Elkartearen zentroan, Alkaiaga industrialdean. Lesaka

KOSTUEN KUDEAKETA, mikroETEei ZUZENDUTA.  Ba al dakizu nola bihurtu errentagarri zure produktuak?

•    Nire lanaren kostua objektibotasunez baloratzea.
•    Nire produktuen eta bezeroen errentagarritasuna ezagutzea.
•    Kostuen analisia erabiltzea prezioak eta marjinak finkatzeko.
•    Enpresa txiki batek enpresa handiak dituen merkatu batean lehiakor izateko gara ditzakeen ekintzak ikastea.
•    Zein neurri ezarri krisi-garaian.
•    Enpresari kalterik eragin gabe, murriztu daitezkeen kostuak zein diren ezagutzea.
•    Erabakiak hartzeko kasu praktikoak.

Egunak:  maiatzaren 22a eta 24a
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Non: Cederna Garalur Elkartearen zentroan, Alkaiaga industrialdean. Lesaka

KOSTUEN KUDEAKETA AITZINATUA
•    Erabakiak hartzeko, kostu aldakorren sistema erabiltzea:
•    Kostu finkoen egozketa arrazionala: urtarokotasunak negozio baten errentagarritasunari nola eragin diezaiokeen kalkulatzen ikastea.
•    Eragimeneko desbideratzeak.
•    ABC metodoa aplikatzea kostuen kudeaketan.

Egunak: ekainaren 04, 06 eta 8a.
Ordutegia: 09:00 – 13:00
Non: Doneztebeko Mankomunitatean.

BALANTZEEN ANALISIA
•    Kontabilitateko informazioaren analisia modu mesedegarrian erabiltzea erabakiak hartzeko.
•    Nahitaezko kontabilitate-informazioa aurkeztea bazkideei eta akziodunei. Beren dirua errentagarria dela saltzea.
•    Adierazleek elkarri nola eragiten dioten ulertzea, aktiboaren eta pasiboaren balioaren bilakaera ulertzeko.
•    Ekonomia-errentagarritasunaren eta finantza-errentagarritasunaren arteko lotura ikastea.

Egunak: maiatzaren 8a eta 10a
Ordutegia: 09:00 – 12:00
Non: Cederna Garalur Elkartearen zentroan, Utzubar industrialdean (Arbizu).

Tailer guztietan balio du: parte-hartzaile guztiek 9na tutoretza-ordu pertsonalizatu izanen dituzte.

Informazioa eta izen-ematea:
Tel.: 948 56 70 10
Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es

Por | 2012-04-17T10:45:30+00:00 abril 17th, 2012|Albisteak, Hemeroteka, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur: Nafarroako Mendialdeko enpresa txikien eta ertainen alde