NAFARROAKO MENDIALDEKO TURISMO SEKTOREA EBALUATU DA «TURISMO KALITATEAREN KONPROMISOA» BETE DUENENTZ

Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen bulegoan elkartu zen maiatzaren 9an, Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratze aldera. Bileran egon ziren: Carlos Erce, Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia eta Fermín Villanueva, Turismoa eta Merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuburua, biak ala biak Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentukoak; José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria, Isabel Elizalde, Cederna Garalurren gerentea, Edurne Elso eta Nahikari Uriarte, Cederna Garalurreko turismo-arloko arduraduna eta teknikaria, hurrenez hurren; Fermín García, Urrotz Hiriko alkatea; Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea; Mauro Gorgorena, Irunberriko alkatea; Santiago Villares, Urdazubiko alkatea; Mª Gloria Aguerri, Doneztebeko Udaleko zinegotzia; Jon Abril, Berako Udaleko zinegotzia; Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria; Jesús María Rebollo, Nafarroako Landa Hotelen Elkartearen lehendakaria; Izaskun Goñi, Bertiz Turismo Partzuergoaren gerentea; eta Maitena Ezkutari, Plazaola Turismo Partzuergoaren gerentea.

Denetara hainbat lanbide biltzen dituzten 20 txosten aurkeztu ziren; besteak beste, landa-ostatuak, hotelak, aterpetxeak, jatetxeak, dendak, museoak eta turismo-intereseko gune bisitagarriak, turismo-informazioko bulegoak, turismo-gidak eta bestelako zerbitzuak. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

Ebaluatutako establezimenduak honako hauek izan ziren: Zugarramurdiko Leizeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zugarramurdiko turismo-bulegoa, Zugarramurdiko Errotaberri landetxea, Orontzeko Salazar landetxea, Urizko Torre de Uriz hotela, Arizkungo Gontxea landetxea, Zigako Etxezuria landetxea (Ziga), Eparozko Santa Fe ostatua, Doneztebeko Casa Ostiz, Elizondoko Ipingi, Doneztebeko Alustiza lurrin-denda, Lakuntzako ‘Mirua’ Natura Jarduerak, Arizkungo Santxotena Parke Museoa, Olloko Gure Sustraiak aterpetxea, Astizko aterpetxea (Astitz), Beireko Bei.tu aterpetxea, Urdazubiko leizeak, Aurizko Aritza jatetxe-erretegia eta Agoizko Alder jarduera-enpresa.

Por | 2012-06-08T22:06:21+00:00 junio 8th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en NAFARROAKO MENDIALDEKO TURISMO SEKTOREA EBALUATU DA «TURISMO KALITATEAREN KONPROMISOA» BETE DUENENTZ